Urtero bezala, azaroaren 14an mahai-zapi baten inguruan, familia autoktono eta migratzaile baten arteko elkartzeko esperientzia errepikatu genuen. Oraingoan, BIZILAGUNAK topaketek 94 familia bildu zituzten, eta 244 parte-hartzaile izan ziren guztira Gipuzkoan.
Orain, hilabete batzuk igarota, bideo hau partekatu nahi dugu, kulturak hurbildu eta beste familia batekin zaporeak, ezagutzak, interesak eta esperientzia komunak partekatu zituzten 47 bazkarietan parte hartu izana eskertzeko.
Proiektuak aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea, elkar hobeto ezagutzea eta kontaktu eta lagun berriak sortzea du helburu, gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz. Iaz, BIZILAGUNAKek berrikuntza bat izan zuen aurreko urteekin alderatuta; izan ere, COVID pandemiara egokituta, bazkarietako batzuk parke, askaldegi eta berdeguneetan egin ziren.