Irudia: IV. Homeless Film Festival (Bizitegi, 2019) uriola.eus
2022AN EUSKAL HERRIAN, BIZITEGI- BAZTERTZE EGOERA LARRIAN DAUDEN PERTSONEN INGURUKO IKERKETA
Animatu etxerik gabeko pertsonen zenbaketan parte hartzera
Urriaren 26tik 27rako gauean, datuak aldi berean bilduko dira 23 udalerritan, Euskadiko bizitegi-bazterketa larriari buruzko azterlan berri bat egiteko. Aurreko urteetan bezala, boluntarioen parte-hartzea ezinbestekoa da etxerik gabeko pertsonak zenbatzeko lanetan. Jarduera honen helburu nagusiak hauek dira:
Etxerik gabeko pertsonen kopurua, ezaugarriak eta beharrak hobeto ezagutzen laguntzea, eta herritarrak oro har etxegabetasunaren arazoaz sentsibilizatzea, etxerik gabeko pertsonak desestigmatzen laguntzea eta etxebizitza eskuratzeko zailtasunetan arreta jartzea.
Parte hartzeko, adinez nagusia izatea, gogoa eta urriaren 26tik 27rako gauean prestasuna izatea eta beheko estekan izena ematea besterik ez da behar.
Asko dira kale egoeran bizi diren pertsonak, eta zenbaketa hau funtsezkoa da aurrekontu eta plan sozialetarako.
Ez izan zalantzarik eta eman izena boluntario izateko!