Atzo, abenduak 18, Migranteen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Izan ere, egun horretan, 1990ean, Nazio Batuetako Asamblada Orokorrak Langile migratzaile guztien eta haien senideen eskubideak babesteko Nazioarteko Hitzarmena onartu zuen. 

Egun berezi honetan Europa mailan daukagun proiektu baten berri eman nahi dizuegu. Bordeleko e-Graine elkarteak Un Univers Citoyen proiektua dauka Frantzia mailan, hau da, herritartasun unibertsalaren aldeko migrazio hezkuntza programa. Orain, Questioning Migrations proiektuari esker, europa mailan ere martxan jartzen ari da, migrazioaren inguruan dugun pertzepzioa birpentsarazteko Erasmus+ proiektua.

Proiektu honetan parte hartzen dugu, eGrainekin batera:

Hellenic Youth Participation
Babele ODV
Coconutwork ORG
SOS Arrazakeria Gipuzkoa / SOS Racismo Gipuzkoa
Fondation Amnesty International
Agence Erasmus+ France / Education & Formation