Joan den larunbatean, martxoak 4ean, Marling Castillo eta Tatiana Bellorín lankideek Errenterian dugun Etxeko langileen arretarako eta lan-aholkularitzarako bulegoa aurkeztu zuten. Orain dela gutxi ireki zen bulegoaren lokal berria Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikuntzan, udalaren laguntzarekin.
Hondarribian ehun bat emakume elkartuy ziren mahai-inguru batean, feminismoarekin, zaintza-sistemarekin eta udal-jardunbide egokiekin lotutako hainbat alderdi lantzeko.
2022an, SOSetik daramagun etxeko langileentzako aholkularitza honetatik, Gipuzkoa osoko 206 etxeko lagile lagundu ditugu. Batez beste, 58,65 ordu lan egiten zuten astean, eta sei gauetan lo egiten zuten, hileko 1.065,49 euroko batez besteko soldata gordinaren truke, hainbanatutako ordainsariekin. Hau da, soldata minimoan ezarritakoa baino % 40,79 gutxiago.
Kontrol publikoko mekanismoen urritasuna salatzen jarraitzen dugu, emakume langileek beren eskubideak eta etxeko lanean tratu txarrak eta sexu-jazarpena defendatzeko informaziorik eta baliabiderik ez izatea. Hau aldarrikatzen jarraituko dugu datorren asteazkenean, martxoak 8, Donostiako Antiguatik 18:30tan aterako den manifestazioan eta apirilaren lehenean Etxeko Langileen Asanblada ospatuko dugu Errenterian.