Martxoaren 19an arrazakeriaren aurkako martxa ospatuko dugu Gipuzkoan, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Urtero bezala, Pasaiako azokatik Donostiara abiatuko gara 11: 30tan, eta itxiera ekitaldia Alderdi Ederren egingo da 13:00etan. Urtero bezelo, Alderdi Ederrera gerturatzen diren guztiek erakunde desberdinetako bi kideek manifestua irakurtzen dute non bertan Europar Batasun eta gobernu desberdinei hainbat puntu salatzen dituzte. Aurtengo bi bozeramaileak Fernanda Cándida eta Azzaddine El Hamdi izango dira.
Fernanda Cándida, A!ESAN arrazakeriaren aurkako ikasle elkartearen kidea da EHUko unibertsitatean. Beren sare sozialetan azaltzen duten bezala, A!ESAN proiektu bat da, Euskal Herriko Unibertsitatean arrazakeriaren aurkako jarduera sustatzeko helburuarekin hasten da. Ekimen hau UPV/EHUko komunitate arrazializatutik sortu da, unibertsitate-testuinguruan arrazializatutako pertsonen errealitateaz kontzientziatzeko. Beren helburuak honako hauek dira:
- Azalaren koloreagatik, jatorri-arrazoiengatik edo arrazoi kulturalengatik sortutako edozein diskriminazio motaren aurka borrokatzea, bai bakarka, bai taldean edo unibertsitate-testuinguruan.
- Unibertsitateko erakunde-eremuan dauden arrazakeria-modalitateak agerian jartzea.
- Unibertsitateko biztanleei arrazakeriaren aurkako kontzientziaren garapena sustatzeko jarduerak proposatzea eta tresnak eskaintzea.
- Unibertsitateko arrazismoaren, xenofobiaren, kolonialismoaren, LGTBfobiaren eta matxismoaren ideiei eta adierazpenei aurre egitea.
- Arrazakeriaren aurkako borroka helburu nagusi duten beste erakunde, elkarte, erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan aritzea.
Izan ere, Fernanda beste hainbat ekintzetan parte hartzen du, adibidez, duela hilabete batzuk EHU-n feminismoei eta dekolonialtasunari buruz ospatutako elkarrizketak. Baita ere, SOS Arrazakeria Gipuzkoak gauzatutako Urrentxindorra proiektuan parte hartu zuen.
Azzaddine El Hamdi bigarren bozeramailea izango da. Azzaddine Harrera Sarean kidea da. Bertan egiten den lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da, izan ere, laguntza ematen baitiete, Azzaddine bezala bere momentuan, beren herrialdetik ihes egin behar izan zuten gazteei, bai beraientzat bai haien familientzat bizitza eta etorkizun hobea bilatzen. Harrera Sareak erabiltzaileen beharren arabera egokitzen diren hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, esate baterako, lagunartean, entzutean, berdinak balira bezala begiratu eta tratatuko dituzten beso lagunak eskaintzean edota burokrazia administratiboaren labirintoan gidatuko dituztenak.
Horixe da Sarearen funtsezko zeregina. Horretarako, orain dela hiru urte boluntarioek osatutako Sareak kolektibo horren oinarrizko beharrei erantzuteko beharrezkoak diren hainbat jarduera garatzen ditu. Horietako bat elikagaiak ez dituztenei banatzea da. Astero 200 pertsona banatzen dituzte, ez bakarrik gazte etorkinak, baita familiak, lana galdu duten pertsonak eta abar ere. Arropa eta berokia, mantak edo lo egiteko zakuak ematen dizkiegu.
Oso garrantzitsua eta beharrezkoa da aholkularitza eta laguntza ematea Gizarte Zerbitzuekin duten harremana sendotzeko, erroldatzeko, laguntza batzuk lortzeko edo enbaxadetan eta kontsulatuetan dokumentazioa lortzeko.
Horiez gain, Azzaddinek Egiazko Auzoa proiektuaren parte da, non bertan hainbat ekintza antolatzen dituzten komunitate inklusiboak sendotzeko helburuarekin. Proiektu honek auzoak bizi duen errealitate sozial eta kultural anitza balioesten du, auzoan kultura arteko ekimenak aktibatuz, migrazio-prozesuekin batera auzoko egoera berriak gertatzen baitira. Horrela, auzoan bizi diren pertsonen arteko harremanak sustatu nahi dituzte, bertakoak edo migratzaileak izan, komunitate inklusiboagoak eraikitzeko.
Proiektu honen barruan gauzatutako ekintza da bizikleta tailerrak auzoan izan zen, alde batetik, bizikletak konpontzen ikastea du helburu, honela kontsumo arduratsu bat eta garraio eredu jasangarri bat sustatuz. Baina honekin batera, auzoan kultura desberdinetako auzotarren artean topaguneak sortzea du helburu ere. Azzaddinek bizikletak konpontzen irakasten die pertsonei.