Uztailak 3an Eibarren BideGurutzean. Partaidetza komunitariotik elkarbizitza sustatzen ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzue. Emaús Gizarte Fundazioak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa antolatutako ekintza bat da Udako Euskal Unibertsitatearen baitan.
Gehienbat gizarteratzearen eta partaidetza komunitarioan ari direnentzako bideratua dago, baina edozein pertsonak hartu dezake parte .
Mahai-inguruan hainbat parte-hartzaile egongo dira: Costa Ricako Cenderos Elkartea, Butroi Bizirik Transizioan Elkartea, Gu Haziak Gara Laguntza Elkartea eta SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldea.
Ikastaro honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Bizikidetza/gizarteratzea parte-hartze komunitariotik sustatzen duten praktikak partekatzea.
- Gizartean esku hartzeko ereduan paradigma aldaketa sustatzen duten jardunbideei buruz hausnartzea.
- Gure komunitateetan bizikidetzan/gizarteratzean laguntzeko aukera ematen duten besteren eta norberaren indarguneak identifikatzea.
- Behar pertsonaletatik abiatuta, komunitate-harremanak sortuko dituen esku-hartze sozialeko eredua lortzen laguntzea.
Ikastaroa 8:45etik 13:30era, Euskaraz emango da baina aldibereko itzulpena egongo da ere. Bestetik Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da behar duten guztientzak eta ikastaroari amaiera emateko mokadu bat egongo da parte hartzaile guztientzat.
NOLA IRITSI?
Eibarrea iristeko hainbat aukera desberdin egon daitezke hona hemen aukera desberdinak Euskal Herriko hiriburu desberdinetatik. Hurrengo PDF informazio guztia lortu dezakezu.
Bestetik kotxez juterakoan saiatu hau bertara joango diren lagun edo ezagun desberdinekin partekatzen bidaia ahalik eta jasangarrien izateko.