Aste honetan asteartetik ostegunerako goizetan Tabakalerako MediaLab-ean izan gara, Darkum eta Emaús Gizarte Fundazioko lagunekin batera. MediaLabek gunea zein tresnak eta apurtutako bizikleta batzuk eskeini dizkigu, eta elkarri laguntzen norberak bere bizikletan konponketak egiteko aukera izan du. 

Ekintzak berrerabilpena eta kontsumo arduratsua sustatzeko ildoetatik abiatzen da, baina aitzaki moduko bat izan da auzoan topaguneak bilatzeko. Hau Egia Dako diagnostikoak erakutsi zigun auzoan bizi diren auzotarren artean elkar ezagutza falta zegoela, nahiz eta espazio berdinak erabiltzen ditugun. Honela hasi zen Egiazko Auzoa proiektua, auzoan prozesu partehartzaile bat bultzatu nahi duena.

Momentuz gehien landu ditugun ideiak bizikletak konpontzeko txoko finko bat edo eta auzo baratza bat sortzea dira, zuk zer burutuko zenuke Egia auzoan?