Bihar, urriak 26, asteazkena, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak European institutions and practicioners facing the challenge of migration policies and narratives: a multi-stakeholder approach towards innovative communication actions ekitaldian parte hartuko du Europako Parlamentuan, Bruselan, Belgikan. Fondazione Feltrinellik antolatu du ekimena, eta EBko Europe for Citizens Programak finantzatutako EU-MED proiektuaren parte da, migrazioen narratibak euro-mediterraneo eremuan zabaltzeko helburuarekin.

Ekitaldian Gipuzkoako SOS Arrazakeriako taldeko Imanol Legardak parte hartuko du, Bidasoan, Irun eta Hendaia arteko mugan, aplikatzen den migrazio kontrola salatzeko, arraza profilamendua bezalako praktika arrazistak jarraituz, eta Europar Batasuneko barne muga hau zeharkatu nahian hiltzen diren pertsonak gogorarazteko, 2021a hasi zenetik 9 hildako.

Legardak panela partekatuko du Pietro Barlolorekin, Lampedusan uhartera iritsi berri diren migratzaileei laguntza ematen mediku gisa egindako lanagatik ezaguna den eurodiputatu italiarrarekin. Bartolok testu bat sinatu berri du mugen kontrolaz arduratzen den Frontex agentzia europarraren jokabidea salatzeko. Testuan, Bartolok Massimiliano Smerigliorekin eta Pierfrancesco Majorinorekin batera salatu du agentziak ez dituela babesten migratzaileen eta asilo-eskatzaileen oinarrizko eskubideak, eta 2020ko martxotik 2021eko irailera bitartean 957 errefuxiaturen legez kanpoko itzulketa-operazioetan parte hartu duela.

Mugak eta migrazio-ibilbideak zeharkatzearekin batera, ekitaldiak beste hiru ildo tematiko izango ditu:

– Ingurumen-krisia eta errefuxiatu klimatikoak
– Lana eta gizarteratzea
– Diskriminazio intersekzionala: generoa eta migrazioa

Fondazione Giangiacomo Feltrinelli (Italia) ekitaldian Arty Farty (Frantzia), Studio Europa Maastricht (Herbehereak), Amel France (Frantzia), L ‘espresso (Italia), Agora Europe eta Radboud University (Herbehereak) erakundeek ere parte hartuko dute.

Ekitaldia zuzenean ikus dezakezu esteka honetan: