Bizilagunak 2024 forma hartzen hasi da, eta ondo hasteko, KLIK-a programaren barruan parte hartu ahal izan dugu Kutxa Fundazioarekin eta ArantzazuLab-ekin batera, aurtengo edizioari hasiera emateko.
¿Zer da KLIK-a?
Hitzetatik Ekintzetara Kutxa Fundazioaren eta Arantzazulaben lankidetzatik sortutako proiektua da.
Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren helburua da 2030 Agenda herritarrengana hurbiltzea, Garapen Jasangarriaren 17 Helburuak ezagutaraztea eta herritarrak inplikatzeko modu berriak bultzatzea.
KLIK PROGRAMA 3. sektore eko-sozialeko hainbat eragilerekin lankidetzan diseinatu eta osatzen da. Eragile horiek kudeaketan baliabideak eta laguntza dute jarduerak gauzatzeko. Hitzetatik Ekintzetara ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du Europar Batasunaren Next Generation EU finantziazioaren bidez. Gainera, Gizarte Trantsiziorako Idazkaritzaren eta 2030 Agendaren babesa du.
Aurten BIZILAGUNAK aurkeztuko dugu programa honen barruan. Gipuzkoako hainbat herrietan zehar STAND desberdinak jarriko ditugu gure proiektua aurkeztu eta jendea parte hartzera motibatzeko.
-
-
-
- ORDUA: 10:00-14:00
- DATAK: Maiatzak 18, Hernani, Maiatzak 22, Irun, Ekainak 1, Urretxu
-
-