Inoiz gertatu al zaizu, bizilagun batekin gurutzatu zarela, baina ezagutzen ez duzulako ez duzula jakin izan nola hurbildu? Azken finean, gure egunerokotasunean ezinbestekoa zaigu gure inguruan harreman-sareak edukitzea. Hain zuzen ere, horregatik sortzen da Bizilagunak proiektua. Aurtengoan azaroaren 20ean antolatuko da, “Elkar ezagutzearen onena” lemapean. Ekimen honen helburua gure bizikideen artean errealitate multikultural/intercultural batean sareak eraikitzea da, aurreiritziak alde batera utziz eta nagusiki, elkar ezagutuz.
Bizilagunak proiektuari esker urtero bi familia elkartzen dira bazkari baten bueltan, bata autoktonoa eta bestea errefuxiatu edo migrantea direlarik. Elkartze hau dinamizatzaile baten laguntzarekin gertatzen da. Familia era zabal batean ulertzen da; bizitza elkarrekin partekatzen duten eta beren burua hala kontsideratzen duten pertsona taldetzat, alegia. Hau da, guraso ezkongabeek, haurrak dituzten edo ez dituzten bikoteek, pisukideek, lagunen koadrilek zein bakarrik bizi diren pertsonek dute parte hartzeko aukera.
Inguratzen gaituzten pertsonak, kulturak eta errealitateak ezagutzeko prest egotea nahikoa da Bizilagunak proiektuan parte hartzeko; dinamitzatzailetzat, gonbidatutzat edota gonbidatzailetzat izan daitekeelarik. Eman ezazu izena hemen: