Martxoak 8 honetan dena aldatu nahi dugu, dena aldatu baina denontzat. Mugimendu antiarrazista feminismorik gabe ulertzen ez dugun bezala, mugimendu feministek arrakazeriaren aurkako borrroka ardatz gisa txertatzea ezinbestekoa da, begirada intersekzional batetik. Zentzu honetan heterepatriarkatua arrazista eta xenofoboa dela gogorarazi nahi dugu, arrazakeria, matxismoa eta xenofobia zapalkuntza eta diskriminazio ardatz baitira gure jendartean.
Dena aldatu nahi dugu mugetako bortizkeria sufritzen duten emakumeentzat ere, bai Europar Batasuneko kanpo mugak, baita barnekoak ere, Irun-Hendaia besteak beste. Mugak pertsona migrante eta arrazializatuen eskubide eta bizitzen zapalkuntza, militarizazio eta urratze espazio gisa ulertuta. Migrazioen kontakizuna maskulinizatzeko joerak transituan dauden emakumeek bizi dituzten biolentziak ikusezin bihurtzen ditu. Errealitate hauek agerian uzteak, gaur ere emakume hauen eskubideak aldarrikatzea dakar, migrazio politikak, eta zehazki Atzerritartasun Legea, biolentzia instituzionalerako tresna gisa seinalatuz.
Dena aldatu ere emakume migratuentzat, beren arraza, erlijio edo jatorriagatik bizi dituzten diskriminazio anitzei, beren migrazio prozesuak dakarren erru zama batzen baitzaie. Erruduntasuna familia ardurekiko, genero rolak betetzearekiko eta askok bizi behar izaten dituzten lan prekarietatearekiko garatzen baita emakume migratuen kasuan. Horregatik, zaintzak eta bizitzak erdigunean jarriko dituen jendarte batekiko apostua egiten dugu.
Aldaketa ere lan arloan exigitzen dugu, prekarietatea feminizatua dagoen arloan. Gogorarazi dezagun hilabete honetan, martxoak 30, ospatuko den Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna, sektore honetako diskriminazio sistemikoa, prekarietatea, infrabalorazioa eta ikusezintasuna agenda politikoan jartzeko helburuarekin. Ez dezagun ahaztu emakume migranteak direla sektore honetako protagonistak.
Dena aldatu, guztiontzat. Mugimentu feministen autokritikatik, Atzerritartasun Legeak eta migrazio politikek hezurtutako arrazakeria instituzionalerarte, emakume migrante eta arrazializatuak egoera eta eskubide prekarizaziora eramaten baitituzte. Horregatik, erakundearen balioekin koherentzian eta borroka feminista anitzekiko babesetik, SOS Arrazakeria Gipuzkoak M8-ko aldarrikapenekin bat egiten du eta manifestaldi eta kontzentrazioetara hurbiltzeko deialdia egiten du.