Komunikatu_on

Kulturarteko hezkuntza-proiektua, ikasgelako komunikabideen azterketan oinarritua, komunikabideen kontsumo kritikoa sustatzeko eta aniztasunari buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurru faltsuak zalantzan jartzeko. Gazteen parte-hartze gogotsua, kulturen arteko elkarrizketa genero-ikuspegiarekin, gure inguruko aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta gizartea eraldatzeko komunikazio parte-hartzailea sustatzea du helburu. 2020an tailerrak egin dira Zarautzen eta Errenterian Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Zarautzen erreportaje komunitarioak egin dira ikasleekin, Zazpi t ‘Erdi ikus-entzunezko ekoiztetxearen laguntzarekin.