Aste honetan Helena Maleno Garzon eta Beatriz de Lucas Larrearekin batera izan gara Gipuzkoako SOS Arrazakeria Genero Taldearen lehenengo jarduera publikoan. Saioa, EHUko kazetari eta ikertzaile, baita eta Irungo Harrera Sareko kide den Anaitze Agirre Larretak moderatu zuen, eta Malenoren Mugako emakumea izeneko liburuan oinarritu zen hainbat gai jorratzeko, hala nola emakume beltz afrikarren migrazioari buruzko imajinarioak, pertsonen salerosketa, Frontex Agentziaren papera edo Bidasoako iparraldeko muga. Hori guztia ikuspegi feminista batetik abiatuta, Beatriz de Lucasek, Itziar Gandariasekin batera, Hegoaldeko Muga ikuspegi feministatik ikertu duen bezala ZEHAR Errefuxiatuekin elkarterako.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Ez utzi pasatzen solasaldi zoragarri hau ikusteko aukera. Eta ez ahaztu genero-taldeak jarduera gehiago antolatzen dituela aurten.
Azaroan: Eztabaida feminista dekolonialak (Mahai-ingurua).
Abenduan: Nola txertatu Sexu eta Genero Aniztasuna migrazioekin lan egitean (Tailerrak).
Laster argitaratuko ditugu bi jardueren xehetasunak. Anima zaitez!