Amak contra el racismo elkartea sentsibilizazio-kanpaina jarri dute martxan Euskadin. Elkarteak, Amara Berriko ikasleekin batera esperimentu sozial bat aurrera eraman du, arraza-aurreiritziek haurrengan dituzten ondorioak aztertuz.

Proiektu hau,  AEBetan hogeita hamarreko hamarkadan egindako esperimentu baten replika izan da, Kenneth eta Mammie Clark-ek diseinatutakoa. Ikerketa honekin, jatorri etnikoari lotutako esterotipoak eta autopertzepzioa azaleratu nahi izan zuten. Izan ere, lan honek hezkuntza-helburu bat dauka, diskriminazioa eragiten duten indarreko aurreiritzi eta estereotipoei buruzko hausnarketa bilatzea.

Helburu bezala euskal herritarrak haurren arrazakeriaren egoeraz kontzientziatzea eta horren inguruan sentsibilizatzea dauka. Bideo hau Euskal Herriko arrazakeriaren aurka egindako jardunaldien barruan aurkeztu zen, Amak contra el racismo aurrera eramaten ari den sentzibilizazio kanpinaren barruan dagoena.