Joan den maiatzaren 10ean, Kristina Enea parkean, “Urretxindorra” proiektuaren festa ospatu zen, proiektuan interesa duten eta parte-hartzaileak hurbildu eta elkartzeko helburuarekin. Honen asmoa espazio solidario bat eraikitzea zen, non pertsonek esperientziak partekatuko dituzten, musikaren, jokoen eta, azkenean, askari handi baten laguntzaz.
Festako partaideak etortzen hasi bezain laister, aurreikusita zegoen bezala, jokoak izango ziren parte-hartzaileek elkar ezagutzeko lehen tresna, lotsak saihestuz eta konfiantza transmitituz.
Boluntario batzuen parte-hartzeari esker, “herri kirolarekin” lotutako jokoak prestatu ziren, hau da, euskal kulturaren parte diren joko edo kirol desberdinak. Horretarako, talde osoa bitan banatu zen, mentoreak haien mentoratuez bananduko direla ziurtatuz, programako bikotekideen konpainian soilik zentratu ez daitezen. Arratsalde osoa egon ziren antolatutako joku desberdinetara jolasten, hala nola, lokotsa bildu, txingak, zapiaren jokua dinamika berriak gehituz etc. Beranduago, lehiakorra ez zen beste joko bat egin zen, batez ere jolas kooperatiboa: jausgailuaren jokoa.
“Mentoreak nahiz mentoratuak oso aktiboki parte hartu zuten prestatutako dinamiketan, gainera ez zen arazorik sortu, ez jardueren kudeaketan eta antolaketan ezta parte hartzaileen artean.” (DeustoLaguntzailea)
Jolasen ondoren, denok elkarrekin joan ginen askari gozo batez gozatzera eta gastatutako energia hori guztia berreskuratzera. Denbora horretan, partaideen artean harremanak sortu ziren, janariaz, musikaz eta batez ere, konpainiaz gozatuz.
“Hasieran, umeengandik lotsa hori sumatu nuen, baina, azkenean, oso gustora ikusi nituen eta haien astean asko disfrutatzen” (Iraia (Laguntzaileboluntariotza)
Haiek bezala esperientzia ahaztezin bat bizi nahi baduzu, aukera ematen dizugu gurekin bat egiteko boluntario izanda, zure esperientzia gurekin partekatuz.