Gipuzkoako lehen ZAS Eguna azaroaren 5ean, larunbata, ospatuko da Ordizian.
“Egun honen helburuak dira Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak egiten duen lana ezagutaraztea eta lurraldean dauden zurrumurruen aurkako estrategiak hurbiltzea, jolas- eta gozamen-esparru batean.”
Aurten, ZAS!ek (Zurrumurruen Aurkako Sarea) lehen aldiz, “ZAS! Egunak” ospatuko ditu, hiru lurralde-topaketa. Topaketa hauen asmoa, alde batetik ZAS! sarearen lana ezagutaraztea da, eta beste aldetik, immigrazioari lotutako aurreiritzien, estereotipoen eta zurrumurruen aurrei buruzko zurrumurruen aurkako estrategiak hurbiltzea, jolas- eta gozamen-esparru batean. Hiru “ZAS! Eguna” hauen sarrera doakoa izango da eta aire librean ospatuko dira, hiru herri ezberdinetan: Ordizian (Gipuzkoa), Gernikan (Bizkaia) eta Agurainen (Araba).
Datorren azaroaren 5ean, ZAS! Sareak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatua, Ordiziako Udalaren eta lurraldeko hainbat gizarte-erakunderen laguntzarekin, Gipuzkoako lehen ZAS! Eguna ospatuko da Ordiziako Azokan. Bertan, herritarrek, ipuin-kontaketaz, adin guztietarako tailerretaz, escape roomaz, Aitor Vinagreten bakarrizketaz “Cómo ser racista sin parecerlo”, mikrohitzaldietaz, kulturarteko musikaz, eta gune informatiboetaz gozatzeko aukera izango dute.
Proposamen honen aniztasunak ZAS!en eta ZAS!eko kideen lana kalean lurreratua ikusteko aukera emango digu, bizilagunengana hurbilduz. Horrela, sarearen eragin eta inpaktu sozialerako gaitasuna biderkatuko da eta amankomunean daukagun helburua zabalduko da: «Bizikidetzari eragiten dioten aurreiritziak zalantzan jartzea eta estereotipoak desegitea, kulturarteko ikuspegitik».
Inor diskriminatuko ez duen gizarte osasuntsu eta kohesionatua eraikitzea guztion zeregina da.
Azaroaren 5ean, Ordizian zuen zain egongo gara!