Aurten ere, Donostiako Zinemaldiak Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Izan Harrera mentoria sozialeko programarekin kolaboratuko du zinemarako sarrerak emanez.

Hiru urte dira Zinemaldiak SOS Arrazakeriarekin elkarlanean aritzearen alde egin zuenetik, Izan Harreran parte hartzen duten pertsonen bizitza kulturalerako eskubidea erraztuz. Helburu nagusia bikoteen artean sortutako lotura indartzea da, eta inklusio-prozesua berdintasunean, autoestimuan, sozializazioan, ongizate psikosozialean eta beste onura askotan lantzea.

Zinemaldiak etorkinei harrera berdintasunez egiteko helburuei emandako laguntza berritzeak merezi du gure gizartearen aldetik aintzatespena eta txaloa.