Hezkuntza

arrazakeria lantzeko
testuinguru formal eta informaletan

z

Arrazakeriaren kontrako hezkuntza

Gizartea eraldatzeko tresna gisa

Kale egoeran dauden erreferente heldurik ez duten gazteen errealitateaz sentsibilizatzen

SOS Arrazakeriaren hezkuntza arlotik hilabete batzuk daramatzagu Aniztasunetik Eraikiz programarekin lanean. Aniztasunean Oinarritutako Bizikidetzarako foru planaren parte den jarduera da, eta bere helburua berdintasunaren, giza eskubideen eta demokraziaren defentsan...

Hezkuntzari bira bi

Iaz, SOS Arrazakeriatik IAP (ikerketa-ekintza parte hartzailea) bat garatu genuen, Hezkuntzari bira, kanpora begira izenekoa: Arrazakeriaren aurkako tailerrak inplementatzeko proiektua, errealitatea ikasgeletatik eraldatzeko.

Arrazismoaren aurkako unibertsitatea

Arrazakeria gai garrantzitsua da gizarteko arlo guztietan, gure egunerokotasunean, kalean edo lantokian. Baina baita ikastetxeetan ere, dela goi-mailako hezkuntzaren esparruan, dela unibertsitatean. Askotan pentsatzen da ikastetxe bat denez arrazakeria ez dagoela hain...

Migrazio-politiken harian – Hezkuntza ez formala

Urtarriletik otsailera bitartean, “Questioning Migration” europar proiektuaren barruan Gipuzkoako SOS Arrazakeriatik lehen tailer pedagogikoa garatu dugu. Hezkuntza ez-formalean kokatuta, ahalegin handia egin da gizarte-inpaktua eragiten duten dinamika aktiboak eta baliabide pedagogikoak erabiltzeko, bizi-ibilbide desberdinak dituzten pertsonen arteko topaguneak sortzeko. 

“One World Citizen ” programa Europara bidean

Testu hau Un univers citoyen orrialdean argitaratu zen ingelesez eta frantsesez, Frantziako e-Graine elkarteak idatzia «Un Univers Citoyen » (Munduko biztanle bat) programa nazionala Frantziako hainbat eskualdetan ondo ezarrita dagoen programa da.  Hala ere, e-graine...

Feminismoak eta dekolonialitatea

Joan den asteartean, azaroaren 22an, Feminismoak eta Dekolonialitatea solasaldia izan zen Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Campusean, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatuta, A!esan UPV/EHUko arrazismoaren aurkako ikasle-elkartearekin elkarlanean.

Zelan txertatu Genero Aniztasuna eta Aniztasun Sexuala migrazioan lanean?

Migrazioarekin lotutako elkarte edo entitate publikoetan lan egiten duzu?Inoiz pentsatu al duzu zure esku-hartzeak cishetero arauetatik abiatzen diren?Zure lanean sexu- eta genero-aniztasunaren ikuspegia txertatzeko trebetasunak hobetu nahiko zenituzke?Mujer de...

‘Urretxindorren kantua’ film labur dokumentala estreinatu dugu

Proezsu migratorio bat ematen denean, zein efektu du honek adin-txikikoetan? Behin ume hauen oinarrizko beharrak asetuta daudenean, maiz ahaztu egiten da gazte hauek beste edonorren baldintza berdinetan hazteko eskubidea dutela. Adibidez, aisialdia eta denbora libreaz...

Lan eskaintza: Hezkuntza antirrazistako teknikaria

SOS Arrazakeria Gipuzkoako taldea handitzera doa! Gure lantaldean iraila eta urria artean gehitzeko Hezkuntza Antirrazista teknkikari baten bila gabiltza.   Hau da behar dugun profila:  FORMAKUNTZA: Gradua Gizarte Zientzietan (Soziologia, Zientzia Politikoak,...

Gaur egun egiten duguna

Voluntariado

Hezkuntzari Bira, kanpora begira

Hezkuntza Diagnostikoa, Gazte eta nerabeekin antirrazismoa lantzeko jarduera koadernoa eta Gazte eta nerabeekin lan egiten duten irakasle eta hezitzaileentzako gida.
 

Proiektu hau Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gizarte eraldaketarako hezkuntza antiarrazista eta feministaren arloan, bigarren hezkuntzan gauzatzen duen lanaren inguruan hausnartu eta sistematizatze behar batetik sortzen da.  Urte guzti hauetan sortutako ikasketa, baliabide, material eta ezagutzetatik abiatuta eta proiektu honetan zehar sortuko diren ezagutza berriak txertatuta, helburua orain arteko lana aberastu eta indartzea da. 

grupo de trabajadoras del hogar

Zurrumurruen aurkako estrategia

Kulturen arteko bizikidetza prestakuntza eta hausnarketa kritikoekin prestatzea

Donostiako Udalaren proiektua – Kultur Aniztasunaren Negoziatua, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren eta Ongi Etorri Eskolaren lankidetzarekin, kulturen arteko bizikidetza sustatzeko, prestakuntza- eta gogoeta kritikoko prozesu bat abian jarriz, hezkuntzaren arloan sortzen diren zurrumurruen eragina murrizteko. Estereotipoen, aurreiritzien eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruzko pentsamendu kritikoa eta sentsibilizazioa sustatzea du helburu (etorkinekiko eta kultura-aniztasunarekiko), eta baita zurrumurruen aurkako borrokan konpromisoa sortzea.

grupo de trabajadoras del hogar

Hitzaldiak eta tailerrak hezkuntza ez-formalean

Hitzaldi ezberdinak diskriminazio zein arrazkeriari buruzko gogoetak bultzatzeko. 

Urtean zehar, Gipuzkoa osoko ikastetxeetan hitzaldiak eta tailerrak eskaintzen ditugu, diskriminazioa edo arrazakeria bezalako gaiei buruzko hausnarketa sustatzeko eta kontzientzia eta erantzukizuna areagotzeko.

Historikoa

Voluntariado

Aniztasun kulturala bigarren hezkuntzan

Bizikidetza-giroa sortzea, aniztasuna eta kulturaren arteko praktikak balioetsiz. 

2020/2021. ikasturte honetan bigarren aldiz burutu da “kultura aniztasuna bigarren hezkuntzan” proiektua, Errenteriako ikastetxean. Aipatutako proiektua 2019. urtean Errenteriako udalak proposatutako lizitazio baten ondorioz sortu zen, eta honek Errenteriako bigarren hezkuntzako ikastetxeetan kultura-aniztasuna ardatz duen prozesu integral bat egitea du helburu. Proiektuaren helburua elkarbizitza sortzen laguntzea da, ikastetxeetako kulturaren arteko aniztasunari eta praktikei balioa emanez eta baita arrazakeriaren eta jatorri ezberdinetako pertsonen aurkako diskriminazio ororen aurka borrokatuz.

11 etxe eta kolore

11 etxe eta kolore

Web plataforma baten bidez, ikasleei prestakuntza-bideoak eskaini zitzaizkien, beren sorkuntzak egiteko.

Proiektuak konfinamenduarekin bat egin zuenez, ikasleek etxe barruan zegoen aniztasuna eta bizikidetza islatu beharko zuten argazki eta mikro kontakizun baten bidez. Azkenik, prozesatu eta editatu egiten dira, ikasle guztien parte-hartzearekin argazkigintzako eta narrazioko erakusketa birtuala zein fisikoa sortuz. Erakusketa birtuala Errenteriako Udalaren webgunean dago eta erakusketa fisikoa herriko hainbat tokitan aurkeztu da urtean zehar.

komunikatu_on

Komunikatu_ on

Gazteen parte-hartze gogoetatsua sustatzea.

Kulturarteko hezkuntza-proiektua, ikasgelako komunikabideen azterketan oinarritua, komunikabideen kontsumo kritikoa sustatzeko eta aniztasunari buruzko estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurru faltsuak zalantzan jartzeko. Gazteen parte-hartze gogotsua, kulturen arteko elkarrizketa genero-ikuspegiarekin, gure inguruko aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta gizartea eraldatzeko komunikazio parte-hartzailea sustatzea du helburu.

Holokaustoaren inguruko gogoetak

Holokaustoa oinarri izanda, arrazkeriaren inguruan hausnartzea

Proiektu hau Holokaustoari buruzko erakusketa batetik sortu zen, Europako iraganetik ikasitakoa ateratzeko, arrazakeriaren eta bestearen deshumanizazioaren ondorioz posible izan zen basakeriari buruz hausnartzeko eta Europako, estatuko eta tokiko egungo errealitatearen azterketa eta gaur egun aniztasunak planteatzen dizkigun erronkei buruzko eztabaida sustatzeko.

grupo de trabajadoras del hogar

eMedia

Alfabetizazio mediatikoa herritartasun digitala

Proiektu hau 2018tik dago martxan eta Erasmus + enpresak finantzatzen du. Robotikari, alfabetizazio mediatikoari eta online adierazpenari buruzko material pedagogikoa garatzen du (online eskuliburuak eta ikastaroak).

Creative Action against Discrimination

Teknika berritzaileetan oinarritutako tailerrak sortzeko 4 eskuliburu sortu ditugu diskriminazioari aurre egiteko

Stand 129rekin batera: Caritas Wien – Austria-, Artemisszio – Hungaria. Giolli Kooperatiba – Italia- Erasmus+ proiektu honen bidez, diskriminazioaren aurkako gure tailerretan teknika berritzaileak eta artistikoak txertatzen saiatzen gara, haien sormenari esker publiko zabal eta askotarikoa erakar dezagun

Arrazakeriaren aurkako eta hezkuntza eraldatzailerako Plan Estrategikoa

Boluntariotza

Parte hartu modu aktiboan boluntariotza programetan