Gutxi falta da, Zehar Errefuxiatuekin batera dugun mentoretza proiektuari hasiera emateko. Gipuzkoako hainbat herrietan burutu dira mentoretza sozialak pertsona errefuxiatuekin, eta aurreko urteetan lortutako emaitza positiboak ikusi ondoren, hirugarren urtez jarraituko dugu mentoretzarekin lanean. 

 

Aurten, momentuz, ondorengo herrietan bizi diren bolondresak behar ditugu (bakarka izena eman daiteke, ez du zertan famili bezala izan beharrik)

ERRENTERIA

PASAIA

IRUN

VILLABONA

TOLOSA

Hautagaiak elkarrizketatu egingo dira hobekien egokitzen diren profilak aurkitzeko. Kasu batzuetan, beharrezkoa da ingelesa jakitea (ez guztietan), eta hainbat ezaugarri baloratuko dira bikoteak esleitzeko, esaterako pertsona errefuxiatuen adin bereko seme-alabak edo antzeko interesak.

Zer da mentoretza soziala?

Arrisku-egoeran dauden pertsonak berdintasunean gizarteratzeko prozesuan laguntzea helburu duen tresna da. Mentoreen etengabeko parte hartzea eskatzen du modu praktiko eta borondatezkoan.

Zergatik mentoretza errefuxiatuekin?

Harrera-prozesua errazteko, bertako pertsonen laguntza praktikoarekin eta haien gizarte-loturak partekatuz.

Nola parte hartu?

Familia moduan, zein banaka parte hartu
nahi baduzu, jar zaitez harremanetan SOS Arrazakeriaren posta elektronikoan edo telefonoz.

Es una herramienta que tiene como objetivo colaborar en el proceso de inclusión en igualdad de personas en situación de riesgo. Implica de manera práctica y voluntaria la participación continuada de personas mentoras.

mentoria.refugio@sosracismo.eu

943 32 18 11