Gipuzkoako SOS Arrazakeria eta Zehar Errefuxiatuekin elkarteteetatik hasiera eman nahi diogu Izan Harrerako hirugarren edizioari, pertsona errefuxiatuekin burutzen dugun mentoretza soziala programa.
Proiektuan parte hartu nahi duten pertsonak behar ditugu, harrera izan nahi duten pertsonak. Aurten, proiektua Irun, Errenteria, Villabona, Pasaia eta Tolosan burutuko da.
Mentoretzak pertsona errefuxiatuei laguntza praktiko bat eskeintzen die, tokiko bizilagunekin harreman bat eraikiz.
SOS Arrazakeriak hitzaldi bat antolatuko du, non pertsona mentoratuek oinarrizko formakuntza bat jasoko duten, eta prozesuan zehar ere baliabideak eta laguntza izango dituzte.
Aurten, mentoretzak pertsona errefuxiatuentzako harrerarako duen balioan sakonduko, beste arloekin batera, I. Mentoretza Sozial Kongresuan. Iruñean ospatuko da, maiatzak 4tik 6ra.