Martxoak 20ean, Trintxerpeko Azokatik 11:30etan

Datorren martxoaren 20an arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako Gipuzkoako martxa egingo da, Arraza-diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta. Aurtengoa, gainera, edizio berezia da, aurtengo ibilaldiak 25 edizio beteko baititu.

Urtero bezala, martxa Trintxerpeko Azokatik abiatuko da 11: 30ean Donostiako Boulevardeko Kioskora. PASA goiburuarekin, Usandizagako ikasleek komunikazio kanpaina diseinatu dute, aurten IRUN-HENDAIA FRONTERAKO KONTROL SELEKTIBOA salatzen duena. Imajinario kolektiboak hegoaldeko muga Estatuko migrazioen epizentro gisa zentratzeko joera du, baina Europar Batasuneko barne-mugak ere oztopo dira iragaitzazko pertsona askoren bizitzetan. Kontrol hori salatzen dugun arrazakeria instituzionalaren beste adibide bat da.

Datorren asteazkenean, martxoak 16, prentsaurreko bat egingo dugu martxaren deialdiaren berri emateko Irungo Hiribidea zubian bertan (Iparralde Pasalekua, 63). 10: 40an salaketa-ekintza bat egingo da, eta prentsaurrekoa 11: 00etan izango da.

Martxoaren 21ean, Hegoafrikako poliziak Apartheid-a aplikatzearen aurka protestatzen zuten manifestarien aurka 1960an gertatu zen Sharpevilleko sarraskia gogoratzen da, eta martxa egun horretatik gertuen dagoen igandean egiten da.

Aurten ondorengo elkarteek hartzen dute parte:

SOS RACISMOMEDICUSMUNDI GIPUZKOACOORDINADORA DE ONGD DE EUSKADIADISKIDETUAKAGISASAMHERAMNISTIA INTERNACIONALARRATSASAMABLEA FEMINISTA ORERETAASOCIACIÓN ADECOBEHAR BIDASOABIDEZ BIDE ELKARTEACALCUTA ONDOANCEAR ERREFUXIATUAKDENON ELKARTEA • DONOSTIAKO SAHARAKO LAGUNEN ELKARTEA • EIHERA KOOP. TXIKIECONOMISTAS SIN FRONTERAS EUSKADIEHGAMELAN-EUSKADIELKARREKIN KOOP. TXIKIEMAÚS FUNDACIÓN SOCIALENRAIZA DERECHOSESKESPERANZA LATINAETIOPIA UTOPIAFISC EUSKAL HERRIAFUNDACIÓN ADSISFUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD DE EUSKADI • GOT • GRUPO PEÑASCALHAURRALDE FUNDAZIOAHIRITARRON HARRERA SAREA/RED DE ACOGIDA CIUDADANA • HELDUAK • INTEREDIRUNGO HARRERA SAREA KOLORE GUZTIAKMALEN ETXEAMUGARIK GABEMUGEN GAINETIKMUNDUBAT ONDOAN TOPAGUNEAONGI ETORRI ERREFUXIATUAKPLAZANDREOKPROCLADE-YANAPAYPROYDE-PROEGA FUNDAZIOARED ATENEASALVAMENTO MARÍTIMO HUMANITARIOSODEPAZ EUSKADI STEILASTAU FUNDAZIOAUME ALAIAZAPOREAKZERO POBREZIAUSANDESIGN

Baliabide hau soilik gaztelaniaz dago: