Datorren maiatzaren 12 eta 13an “Zer egin dezake Europar Batasunak bakarrik dauden adingabe atzerritarrak babesteko?” izeneko nazioarteko konferentzia izango dugu Donostian. Bertan, bakarrik dauden adingabe atzerritarren egoera material eta juridikoa aztertuko dugu, baita 2021ean gauzatu den araudiaren aldaketa eta Europar Batasunean mugimenduan dauden adindabe atzerritarren egoera. Gainera, bakarrik dauden adingabe atzerritarrekin lanean diharduten elkarteen ordezkariek, eta baita esperientzia lehen pertsonan bizi izan duten gazteek, beraien bizipenak pertakatuko dituzte.
Bigarren egunean, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetako elkarteetako ordezkariek bakarrik dauden adingabe atzerritarren babes eta harreran eixstitzen diren bai erronka eta bai esperientzia positiboak partekatuko dituzte.
Bertan parte hartzeko, erabil ezazu hemen azpian duzun botoia, edo streaming bitartez ere ikusteko aukera egongo da. Lehenengo eguneko saioak gazteleraz izango dira eta bigarrenekoak ingelesez. San Telmon bertan daudenentzako aldibereko itzulpena izango da, baina streamingean gaztelera / ingelesa hutsean izango da.
Noiz: maiatzak 12 eta 13
Nun: San Telmo Museoan (Donostia)
Programa: EUSKERA / CASTELLANO / ENGLISH