Ekitaldiak 200 pertsona baino gehiago bilduko ditu Baluarten maiatzaren 4an, 5ean eta 6an, kaltebaretasun-egoeran dauden kolektiboei laguntzen dieten pertsona boluntarioetan oinarritutako esku-hartze sozialaren metodologia balioesteko.
Maiatzaren 4, 5 eta 6an aurrekaririk gabeko Gizarte Mentoriako lehen Estatu Kongresua izango da Iruñean. Bertan, gizarte-mentoretzako aplikatzearen praktikak eta esperientziak aztertuko dira: beren burua eskaintzen duten pertsonen esku hartzeko metodologia dena hainbat kolektibori laguntza emateko, gazte eta nerabeei, indarkeria matxista jasan duten emakumeei, errefuxiatuak, espetxeratutako pertsonak, kalteberatasun-egoeran dauden haurrak edo desgaitasunak dituzten pertsonak.
Gizarte Mentoriako Koordinadorak (CMS) antolatu du ekitaldia, Nafarroako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, bai eta Espainiako obernuko Eskubide Sozialen Ministerioarekin ere. Gizarte-erakundeetako, erakunde publikoetako eta unibertsitateetako profesionalak eta ordezkariak bilduko ditu, denak helburu berdinarekin; Oraingo erronkak aztertzea eta mentoria soziala proposatzea tresna metodologiko bat bezala gizartean giza-eskubideak bateratzea, SOS Arrazakeriako kide eta Gizarte Mentoriako Koordinakundeko lehendakariorde den karlos Ordoñezek argitu duenez.
Eduardo Santos Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilariak nabarmendu duenez, “hitzordu garrantzitsua da eta espero dena erreferente bihurtzea sektore honetan”. “Nafarroako Gobernuaren ikuspuntutik”, nabarmendu du “ohore handia da Iruñea aukeratu izana egoitza gisa ekitaldi honetarako. Urteak daramatzagu politika publikoa sustatu dugu, eta hauek pertsonen garapenean jartzen duten arretan, batez ere kolektibo kalteberetan. Bereziki migrazioen eremuan egin dugu”. Izan ere, Nafarroako Gobernua aintzindaria izan da Kideak bezalako proiektuekin, 18 eta 23 urte bitartean migratutako gazteak integratzeko zuzenduta.
CMS osatzen duten 19 erakundeek 24 programa gauzatzen dituzte, eta urtean 1.200 harreman baino gehiago garatzen dituzte 2.700 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Ordoñezek azaltzen duenez, gizarte-mentoretzaren metodologia honako hauei aplikatzen zaie: eskola uzteko arriskuan dauden aurre-nerabeei, beraien integraziorako egunerokotasunean zailtasunak bizitzen dituzten jatorri migrantea duten haurrak, asiloa eskatzen duten pertsonak edo errefuxiatuak, indarkeria matxista jasan duten emakumeak edo tutoretzapeko eta iraungitako gazteak, gizarte lehiakor honetan beren garapenerako espazio bat aurkitzen saiatzen direnak.
“Dagoeneko Eurpan ibilbide bat daramana baina estatuan teknika berritzaile bat da” gogorarazten du Begoña Perezek Unibertsitate publikoko errektore ordeak, Ruiseñor-Urretxindorra programa kudeatzen duena, Nafarroako programa aitzindarietako bat. “Ekimen berritzaile hauetan, garrantzitsua da esperientziak partekatzea, aplikazioaren gakoak eta mentoretzan eman behar eman diren baldintzak ezagutzea”.
Ponentziak, tailerrak eta mahai-inguruak
Biltzarrak administrazio publiko eta unibertsitateetako hainbat eremutako 200 pertsona baino gehiago hartuko ditu, gizarte-erakundeetako programen arduradunak, elkarte feministak, arrazakeriaren aurkakoak eta epailetzako profesionalak ere. Maiatzaren 4ean inaugurazio-ekitaldi batekin hasiko da, eta bertan parte hartuko dute Eduardo Santos Itoizek (Migrazio Politiken eta Justiziaren kontseilaria, Nafarroako Gobernua), Begoña Perez Eransusek (NUPeko errektoreordea) eta Laia Bernuek (CMSko presidentea).
Ondoren, hiru saio plenariok, mentoretzaren historia Espainian Rita Grané (Associació Punt de Refèrenciako zuzendaria) eta Marina Claveríasen (Associació Quilòmetre Zeroko zuzendaria) eskutik; nahiz mentoretzaren garatzeko erronkak, zailtasunak eta aukerak gaur egun, intolerantzia eta gorrotoaren gorakadaren lekuko den testigu Òscar Prieto-Flores (Girnoako Unibertsitateko irakaslea eta Applying Mentoring ikerketaren zuzendaria), Izaskun Andueza (NUPeko ikertzailea eta irakaslea), Mar Avendaño (Aholkulari soziala eta CMSeko MC kalitate zigiluaren arduraduna), María Luisa Rodicio (FORVI ikerketa-taldearen koordinatzailea) eta Paula Ríos de Deus (FORVI taldeko ikertzailea eta UdCko irakaslea).
Testuinguru horretan, Ordoñezek azaltzen duenez, hirugarren osoko bilkura bat egitea aurreikusten da Jaume Funes (psikologo, hezitzaile eta kazetaria), Maurici Blancafort (abokatua eta y Som Baseko koordinatzailea) eta María Arósen (CMSko zuzendaria) eskutik, segizioari buruz eztabaidatuko dutenak ez soilik ezarritako bakardadeari aurre egiteko baizik eta eskubide bat bezela. Arlo horretan, gizarte inklusibo bat eraikitzeko adierazpena aurkeztuko da, eta bertan parte hartzen duten erakundeek eskubie horren alde aurrerapauso bat emateko beharra planteatuko dute.
Sei mahai-inguruk mentoretzako programa ezberdinak ezagutzera emango dituzte, gaur egun lan egiten den sektore ezberdinetan eta beste berri batzuk zeintzuk aplikazioarako aukera ikusten ari diren, hala nola; barnekoak eta birgizarteratze-bideetan daudenak. Hamabi tailer egingo dira kongresuaren gaiarekin lotutako kasuei buruzko esperientziak eta azterlanak eztabaidatzeko eta eskaintzeko. “Sei saio hauen helburua partaideen arteko talde-lana sustatzea izango da”.
Maiatzak 5ean, Donostian
Biltzarrak bigarren jardunaldia egingo du Donostian, “beste lurralde baten adibide gisa, non mentoria sozialak gero eta garapen handiagoa eta oso ondo kokatua duen”. Saioaren irikiera Eneko Goya Donostiako alkatea eta Harkaitz Millánek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria, lankidetza, kultura eta Kirol diputatua) egingo dute.
Irikieraren ondoren, mahai instituzionala izango du lekua, non Patricia Ruiz de Irizar (Nafarroako Gobernuko Politika Migratzaileen zuzendari orokorra), Xabier Legarreta (Euskadiko Gobernuaren Migrazio eta Asilo zuzendaria) eta Eunice Romerok (Kataluniako Generalitateko Migracions, Refugi i Antiracismeren zuzendaria) gizarte-mentoretzen inguruan ezartzen ari diren politikei buruz hitz egingo dute gero eta modu erabakiago eta koordinatuagoan, lurralde bakoitzean aurrera eramaten duten erakunde guztiekin. Bide-deiaren bidez Eurodiputatu Frantziarra Ilana Cicurelek parte hartuko du.
Jardunaldiarekin amaitzeko Gipuzkoako hiriburuan, ahotsa eta lekua emango zaie hau guztiaren egitazko protagonistei emango zaie: mentoreak eta mentoratuak, egunez egun gizarte hobe eta inklusibo bat izateko ahalegin hori errealiate izatea ahalbidetzen dutenak. Beraien bizi-esperientziak eta ikuspuntua entzungu dugu.
Mentoretza soziala, hamarkada bat garatzen
Duela hamarkada bat Katalunian mentoretza sozialeko programak egiten zituzten gizarte-erakundeek Gizarte Mentoretzako Koordinadora sortu zutela. Gizartean esku hartzeko metodologia bat dena, beren borondatez beren burua eskaintzen duten pertsonen arteko harremana sustatzen duena, bazterketa-arriskuan dauden pertsonei laguntza emateko. “tresana emankor baten praktikak eta sare zabala, anitza eta herrialdeko mentoretza sozialeko proiektuen adierazgarria izatearen ikuspegiak batzen gaitu, proiektuen kalitatea bermatuz eta ezagutza eta berrikuntza sustatuz”, Ordoñezek adierazten du.
“Gure misioa”, CMStik argitzen dute, “mentoretza kolektibo kalteberenen inklusioaren, kohesio-sozialaren eta berdintasunaren zerbitzuetara egon dadila. Horretarako, sarean lan egiten dugu modu eraginkorrean, eremu publikoan eragiteko eta pedagogo ezagutza zorrotza sortzeko, gizarte-ekintzaren eremuan kalitate-mentoria zabaltzeko”.
Maiatzan egingo den ekitaldia, aurretik aipatutako erakundeen laguntzarekin, beste hauen laguntza izango dute; Fundación la Caixa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Insitituto Navarro de Juventud, ondorengoen laguntzarekin Universidade da Coruña, Euskal Herriko Unibertsitatea, Universidad Pública de Navarra eta Universitat de Girona.