Gizarte Mentoretzako Estatuko 1. Kongresua, Gizarte Mentoretzako Koordinakundeak antolatua, 2022ko maiatzaren 4tik 6ra egingo da Iruñeko Baluarte Jauregian. Kongresua aurrez aurreko formatuan prestatu da, nahiz eta YouTube kanaletik zuzenean jarraitu ahal izango den.

Mentoria esku-hartze sozialerako tresna bat da, beren borondatez beren burua eskaintzen duten pertsonen arteko harremana sustatzen duena, bazterkeria-arriskuan dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko. SOS Arrazakeriak, arlo honetan, hiru proiektu gauzatzen ditu: Itsasargia, Izan Harrera eta Urretxindorra.

Imanol Legardak eta Ines Huartek mentoria soziala zer den eta aste honetako kongresua zertan datzan azaldu dute Leitzako Karrape Irratiari egindako elkarrizketan. Entzungai beheko podcastean.

Ir a descargar

Kongresua zuzenean jarraitzeko sartu hurrengo esteketan: