Espainia eta Marokoren arteko immigrazioaren aurkako itunak bermatutako odol-errekastoa
Orduek aurrera egin ahala, hildakoen kopuruak gora egiten du. Ordu hauetan hamarnaka eta kontaezinak dira zaurituak. Gerratik, errepresiotik eta miseriatik ihes egiten saiatzen direnentzako hilerria da berriro Melilla.
Ehorzleak Marokoko eta Espainiako gobernuak dira, hesiak altxatu eta hedapen polizial/militar oso bat antolatzen dutenak, bizitzen eta errepresioaren kontura gure muga sakratuak urratzea eragozteko.
Irudiek edonor beldurtzen dute. Aldiz, Espainiako Gobernuko presidentea pozik agertu da Marokoko poliziaren jardueragatik. Zein endekapen- eta galera-mailatara irits daitekeen iparraldea giza eskubideen aldeko adierazpenez betetako erakundeen aldetik, herrialde batzuen jarduera kritikatu nahi denean. Etika alde batera geratzen da gizatasuna kendu zaien pertsonei buruz ari garenean.
Ezin dugu horrelako munstrokeriarik onartu. Jar dezagun gure salaketa.