Azaroak 20ean berriz ere ospatuko da Bizilagunak, aurten 10 urte betetzen dituena, eta gaur aurtengo edizioa aurkezteko bideoa estreinatu dugu. 

Bizilagunak ekimenak mahai baten inguruan bi familia bilduko ditu. Batak jatorria atzerrian du, besteak ez. Elkarrekin, kultur arteko bazkari bat partekatuko dute, aurreiritziak eta estereotipoak apurtuz eta herritarren arteko harremanak sortuz.

Pasa den urtean honelako 60 bazkari ospatu ziren Gipuzkoa osoan zehar. Izena emateko Azaroak 14erarte epea irekita dago.

Eskualdeak:

Donostialdea, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Tolosaldea, Goierri, Debagoiena, Urola Garaia eta Debabarrena

 

Bideoan, Naima eta Farid Marokotik etorriak, Chohda, Ali eta Hassan seme-alabekin. Baita Kattalin, Odil eta Itziar, Euskal Herrikoak, eta Julen, dinamizatzaile boluntario moduan parte hartu zuena:

“Urduritasun edo zirrara bat pizten du… primera cita bat bezala, cita a ciegas”

Kattalin, parte-hartzailea

“Ikusten det badagoela behar bat migrante eta bertakoen arteko harremanak sustatzeko. Iruditzen zait Bizilagunak badala tresna oso egoki bat hemen bizi den jendea ezagutu ahal izateko, eta jatorri desberdinetako pertsonak ezagutu eta nolabait harreman horiek sendotzeko”

Odil, parte-hartzailea

“Es como una comida familiar, pero con gente que no conoces. Te vas con la sensación de haber comido con la familia”

Julen, bolndres dinamizatzailea

“Conoces a otros, y otros te conocen a ti” 

“Aprendí qué es ‘ser amigos’” 

“Ikasi dut lagunak izatea ez dela oso zaila”

 Chohda eta Hassan, ume parte-hartzaileak