Harrera Sarea La Sirena aterpetxearen ez-irekieraren kontrako protestetan, 2022
Hiritarron Harrera Sarea Gizarte Batzordeak saritua
Hiritarron Harrera Sareak Ekimen Hiritarrari I Saria jaso du joan den ostegunean Eneko Goia alkatearen eskuetatik. Saria, Donostiako Gizarte Batzordeak eman dio, Sareak zaurgarritasun egoeran dauden gazte migranteei ematen dien sostenguarengatik.
Harrera Saretik eskerrak eman nahi dizkiogu Gizarte Batzordeari, benetan gordina den errealitate batean bizirauten duten gazte etorkinak bezalako kolektiboenganako, zeinekin Harrerak lan egiten duen, agertzen duen sentiberatasunagatik.
Sari honekin espero dugu instituzioek ere jasoko dutela gure mezua, dauzkaten baliabideak erabili ditzaten kalean bizi diren pertsonei ostatu emateko. Negua hemen da eta hotzak akabatzen gabiltza jadanik. Horregatik, ezin dugu ulertu La Sirena aterpetxea gauero ez irekitzea, 100 leku izanda.
Berriro luzatzen diegu deia Donostiako Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari esku hartu dezaten. Egunotan eztabaidatu eta onartuko dira administrazio desberdinen aurrekontuak. Momentu aproposa da La Sirena, jadanik esistitzen den baliabidea erabilerarik gabe utzi eta alferrik gal ez dadin ekiditeko neurriak hartzeko eta kalean bizi diren pertsonak, literalki hotzak akabatu ez ditzan saiheteko.
Ez zaigu arrazoi eta modu hoberik okurritzen Donostia Gabonen Europako hiriburu izendatzeko.
Donostia, 2022ko abenduak 3
Hiritarron Harrera Sarea