Helburu berdinen alde, eragile desberdinak elkarlanean
Maiz SOS Arrazakeria elkartea eta bestelako ekimenak gauza beratzat hartzen dira, Kaleko Afari Solidarioen kasuan adibidez. Ulergarria da, izan ere askotan helburu berdinak partekatzen direlako, gertuko espazioak erabiltzen direlako edo eta kolektibo berdinekin lan egiten delako. Baina interesa baduzu boluntariotza bat egiteko, hemen argituko dizugu bata eta bestearen arteko desberdintasunak.
SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA
SOS Arrazakeria Gipuzkoa orain dela 30 urte sortu zen herri mugimendu gisa, gaur egun GKE moduan lan egiten duena. Gipuzkoa mailan egiten dugu lan batipat, eta bulego nagusiak Donostian eta Errenterian ditugu, baina gero eta herri gehiagotan aritzen gara.
Giza eskubideen aldarrikapena eta defentsan egiten dugu lan, arrazakeria eta xenofobiaren aurkako lanketan. Migrazio prozesuetan maiz Giza Eskubideen urraketak ematen dira, eta egun oraindik gizartean diskriminazio zein bereizketak egiten dira jatorria, azal kolorea edo erlijoa dela eta.
GURE LAN ILDOAK
Mentoretza eta akonpainamendua
Ekintza komunitarioa, sentsibilizazioa eta boluntariotza
Aholkularitza Juridikoa, Informazioa, Arreta eta Salaketa
Hau esanda, helburu antzekoak dituzten hainbat eragilerekin ibiltzen gara elkarlanean, bereziki ondorengoak:
KALEKO AFARI
SOLIDARIOAK
Donostia
Alde Zaharra, Egia eta Amara auzoetan
Donostian kale egoeran dagoenak egunean behin bero jan dezan sortutako talde herritarra
HIRITARRON HARRERA SAREA
Donostia
Donostian kalteberatasun-egoeran dauden migratzaileak laguntzen dituen sarea, hiritar bolondresek osatua.
IRUNGO HARRERA
SAREA
Irun
Irunera iristen diren pertsona migratzailei harrera egin eta bidean laguntzen dien herritar sarea,
A!ESAN
EAE
EHU Unibertsitateko ikasle elkarte antiarrazista