Atzo, otsailak 1, SOS Arrazakeria Gipzukoak akordioa berritu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, zaurigarritasun-egoeran dauden pertsonei estaldura eta babesa emateko MUGI txartelak erosi eta kargatzeko laguntzak emateko. Aldundiak 2022ko ekainean Caritas, SOS Arrazakeria Gipuzkoa, Zehar Errefixiatuak eta Gurutze Gorriaren elkarteekin batera aurkeztu zuen laguntza berritzea da helburua. Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru departamentuak 30.000 euro bideratuko ditu 2023an.

En palabras de Garazi Montuschi, presente en el evento de ayer en Diputación:

Aldundiaren dirulaguntza horri esker, hainbat MUGI eman ahal izan dizkiegu lanean ari garen gazte migratzaileei, gainerako herritarren aurrean aukera-berdintasun handiagoa emanez. Horri esker, beren prestakuntza-zentrora sartu ahal izan dira, beren osasun-zentroetara edo ospitalera sartu ahal izan dira gaixorik aurkitu direnean, eta beste kudeaketa asko egin ahal izan dituzte. Era berean, Xabab eta Xababi askok parte hartzen duten futbol taldeetako jokalariek entrenamenduetara eta partidetara joateko aukera izan dute, kirolaz eta aisialdiko jarduerez gozatzeko.

Garazi Montuschi

Gazteak eta akonpainamendua, SOS Arrazakeria Gipuzkoa

Muchos de los recursos existentes en el territorio están distribuidos por toda la ciudad, y en ocasiones, también fuera de ella. Algunos son recursos públicos y otros son iniciativas ciudadanas, como Kaleko Afari Solidarioak, o proyectos de organizaciones del tercer sector. Se trata de garantizar unos mínimos básicos, como dónde poder dejar tu pasaporte, dónde recibir asesoría, dónde desayunar o cenar algo caliente, o dónde ducharte, por citar algunos ejemplos. Para muchos jóvenes, en especial quienes viven en la calle, poder desplazarse resulta indispensable. Así lo contaban algunos de los protagonistas del documental En la calle, que puedes ver a continuación.

 

Lurraldean dauden baliabide asko hiri osoan daude banatuta, eta, batzuetan, hiri horretatik kanpo ere bai. Batzuk baliabide publikoak dira eta beste batzuk herritarren ekimenak, Kaleko Afari Solidarioak kasu, edo hirugarren sektoreko erakundeen proiektuak. Kontua da oinarrizko minimo batzuk bermatzea, hala nola non utzi zure pasaportea, non jaso aholkularitza, non gosaldu edo afaldu zerbait beroa, edo non dutxatu, adibide batzuk aipatzearren. Gazte askorentzat, batez ere kalean bizi direnentzat, mugikortasuna ezinbestekoa da. Horrela kontatzen zuten En la calle dokumentaleko protagonistetako batzuek.