Inoiz pentsatu al duzu nolakoa den Donostiako Aquariumean lan egitea? Animaliak zaintzea, ikertzea, dibulgazio zientifikoa egitea… Euskadiko bigarren museo bisitatuenak kristalen bidez ikusten duguna baino askoz lan gehiago ezkutatzen du, eta gure Urretxindorra proiektuan parte hartzen duten gazteek gertutik ezagutzeko aukera izan dute.
Aquariumak Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin duen lankidetza-hitzarmenari esker, proiektuan parte hartzen duten 10 eta 14 urte bitarteko haur migratzaileek zein prestakuntza-zentroetako eta unibertsitateetako dozenaka boluntarioek doan bisitatu ditzakete Aquariumeko instalazioak. Neska-mutil batek eta boluntario batek osatutako bikote bakoitza astean behin geratzen da aisialdiko arratsalde bat elkarrekin igarotzeko, eta ikasturtean zehar zenbait jarduera egiten dituzte taldean, hala nola Aquariumerako bisita.
Proiektuan parte hartzen duten erakundeen artean daude Real Sociedad Fundazioa, Donostiako Zinemaldia , Tolosako Topic titere museoa, Gipuzkoa Basket, la Gipuzkoako Argazkilaritza Elkartea edo Eureka Zientzia Museoa.
Alain Palaciosek, Donostiako Aquariumeko Marketin eta Jarduera teknikariak, Euskal Herriak itsasoarekin eta arrantzarekin duen harreman zabala eta museoaren beraren historia azaldu zien gazteei, eta, horrez gain, zoko guztiak erakutsi zizkien, hala nola ikerketa-gunea edo animalia jaioberriak elikatzen eta hazten diren animaliategia. Bertan ziren inork ez zuen inoiz marrazo jaioberririk ikusi, eta alerik handienetako bat agurtzera azaldu zen, bat baino gehiagoren harridurarako. Zalantzarik gabe esperientzia ahaztezin bat izan zen. Mila esker, Alain!
Argazki galeria
.
Zer da Urretxindorra?
Gizarte-bazterkeriako arriskuan dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko borondatez eskaintzen diren pertsonen arteko harremana sustatzen duen gizarte-tresna da. Mentoria URRETXINDORRA Kasu honetan, mentoreek (Unibertsitateko edo Goi Mailako ikasleak) mentoradunei (10-14 urteko haur etorkinak) laguntzeko proiektu bat da, haien ongizate pertsonala, emozionala eta soziala errazteko, autoestimua, trebetasun pertsonalen eta harremanen garapena, esperientzia berrien bizipena eta bizi diren tokiko espazio berrien ezagutza indartzeari esker.