Gipuzkoako etxeko langile internek batez beste LGSk

ezarritakoa baino % 40,79 gutxiago kobratzen dute

Donostia, 2023ko martxoaren 29a.- Gaur goizean, hurrengo apirilak 1 larubatean ospatuko den etxeko langileen asanbladaren prentsaurrekoa ospatu da Errenteriako entitatearen bulegoan. Bertan, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako etxeko langileentzako lan aholkularitzaren datuak aurkeztu dira.

 

Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren Lan Arretarako Bulegoa 2016. urtetik ari da lanean. Zerbitzua sortu zen etxeko langileei gizarte eta lan-arloan arreta espezifikoa emateko, emakume horietako asko, batez ere barne-erregimenean lan egiten dutenak, jatorri migratzaileko emakumeak baitira. Denbora-tarte horretan eskaria handituz joan da, eta SOS Arrazakeriak Oarsoaldean duen jarduera nagusietako bat da egun; halaber, etxeko langile migratzaileentzat erreferente bat bihurtu da .

Txostenean argi ikusten den bezala etxeko langileen egoera aurreko urteetatik hona ez da hobetu, okertu baizik. Kopuru absolutuetan, 2021ean 114 langile atenditu genituen, eta 2022an 206; aurrez-aurreko hitzorduak 283 eta 366 izan ziren, hurrenez hurren. Hala ere, demanden kopurua ia berdin mantendu da.

Txosten honetan hainbat puntu desberdin jorratu eta aztertu egiten dira, hala nola, zein den artatutako langileen profila, beren lan baldintzak zeintzuk diren, aurkeztutako demanden ezaugarriak eta emaitzak, Etxeko Lanaren Araubide Berezian egondako aldaketak eta bukatzeko egiten diren hainbat gogoeta eta proposamen.

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak atzerritar jatorriko etxeko langileei doako lan-aholkularitza eskaintzen. Errenteriako Udalaren laguntzarekin, 2020tik 2022ra, sektorean lan egiten duten 841 emakume artatu ditu, azken urtean zerbitzuaren eskaria %29,32 igo delarik.

Izan ere, legegintza-mailan sektorean azken urtean hobekuntza handiak egin diren arren, bulegotik igaro ziren langile internek astean 58,65 ordu lan egiten zuten batez beste, eta sei gau igarotzen zituzten lanean, hileko 1.065,49 euroko batez besteko soldata gordinaren truke. Hau da, LGSk ezarritakoa baino % 40,79 gutxiago.

Horregatik, eskaintzen den zerbitzuaren garrantzia eta beharra aldarrikatzen jarraitzen da, eta salatzen kontrol publikoko mekanismoen gabezia, informaziorik eza eta langileek beren eskubideak defendatzeko baliabiderik eza.