Inor ez etxerik gabe eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba ekintza berri bat jarri dute martxan etxebizitzaren egoera salatzeko araban.

 

Bi erakundeek irudi eta bideo ezberdinak partekatu dituzte beren sare sozialetan kale egoeran bizi direnen baldintzak duinak ez direla salatzeko. Hau ez da Leku Duina kanpainaren barnean ekintza berri bat jarri dute martxan, Gasteizeko kaleetan zehar hainbat kartel jarri dituzte  ” Leku txarra da kartel baterako, Leku txarragoa lo egiteko” lelopean.

Ateratako komunikatuan azaltzen duten bezala, egun hauetan etxebizitzaren lege berri onartu egin da. Lege berri honek,  hainbat hobekuntza izan arren, hala nola, etxegabetze irekien debekua edo zonalde tenkatubatena jabee handiek bete behar dituzten baldintzan badaude beste hainbat puntu aldatu ez direnak. Adibidez ez da zeharpen-araubiderik jasotzen edota ez ditula debekatzen egoera zaurgarrian aurkitzen diren familien etxegabetzea, NBEk kontrakoa behartzen duen arren. Lege berri honek jasotzen ez duen beste puntu bat, sasoiko alokairuen erregularizazioa, ondorioz etxebizitza turistikoak direnak ez dute mugarik zein debekurik izango.

Inor ez etxerik gabe ekimenak aspaldi salatzen hasi zen Gasteizeko etxebizitzaren egoera. Bertan 10.800 etxebizitza-eskatzaile daude izena emanda Etxebiden, eta horietatik ia % 90 alokairurako dira. Baina, Eusko Jaurlaritzak kudeatutako 2.800 etxebizitza sozial eta 500 bizigune baino ez daude. Gainera, inguruko hiri guztietan alokairu sozialeko udal enpresa bat dago (Bilbon, Donostin edota Iruñean), hala ere, Gasteizen ez da horrelako kudeaketarik existitzen.

Gasteizeko udaletxea aurreko urtean 41 pertsona kalean lo egiten zutela kontabilizatu zuten, izan ere, benetako kopurua askoz handia den arren.