Ehiza-txapelketa balitz bezala, Espainako Poliziak sariak ezartzen ditu atxilotutako migratzaileagatik. Ezarrita dago, hainbat migrazaile, zenbateko saria. Ez da horrelakorik ikusi ez dugula, Poliziaren jardunean. Horren froga da Irungo Atzerritarren tokiko buruak sinatzen duela agindua. Arazoa da publiko egin dela. Horregatik ireki zaio espedientea, eta hori aurpegi-garbiketa bat baino ez da. Hori da egunero ikusten duguna, adibidez, Ceuta eta Melillako hesietako polizia-jardunean. Modu batean jokatzen da, ildo horretako jarraibideetan oinarrituta, eta, gero, iritzi publikoaren aurrean, ukatu eta asmatu egiten dira poliziaren jardunari buruzko bertsio edulkoratuak.
Bitxia bada ere, polizia-sindikatu batek salatu zuelako ezagutzen da agindua. Hori bai, salaketaren arrazoia ez dator bat eskubideen urraketei buruzko kontsiderazioekin, baizik eta horrek lan-karga eta polizien estresa areagotzea dakarrelako.
SOS Arrazakeriak salatu du, beste behin ere, arau-hauste administratibo batengatik pertsonak atxilotzea, kasu honetan egonaldia erregularizatuta ez izatea, gainerako herritarrekiko diskriminazioa eta oinarrizko eskubideen urraketa dela, eta askatasunez bizitzeko eta zirkulatzeko eskubidea, deliturik egin ez den bitartean. Diskriminazio hori atzerritarrei buruzko legerian jasota egoteak ez du eragozten diskriminazio hori legez kanpokoa izatea, eta, beraz, berriro eskatzen dugu hura indargabetzeko.
Ordena mota horrekin batera, eta horren ondoriozko modus operandiarekin batera, arraza-profilaren araberako kontrolak egiten dituzte polizia-kidego guztiek, sistematikoki. Horrek erakusten du, gobernu-erakundeen kolore politikoa gorabehera, polizia-kidegoek oso argi dutela migratzaileen kalteberatasuna. Eta horren arabera jokatzen dute.
Arrazakeria instituzionalaren beste adibide bat da hau.