Zure telefono mugikorrak lana bilatzeko eskaintzen dituen aukera guztiak aprobetxatzen ikasi nahi duzu? SOS Arrazakeria Gipuzkoak 8 orduko tailer hau antolatu du Errenterian irailaren amaieran, lana bilatzeko tresna ezberdinen elementu oinarrizkoenak ezagutzeko. Tailerraren helburua da parte-hartzaileei smartphonearen bidez enplegua aktiboki bilatzeko beharrezko tresnak ematea, eta enplegua bilatzeko aplikazio mugikorrak eraginkortasunez erabiltzen ikastea.
Bertan ikasiko duzu profilak sortzen, CVa eransten, aurkezpen-gutunak egiten, lan-eskaintzak iragazten…
“Ikusiko dugu halako gailu txiki eta eramangarri batek aukera ugari dituela lan-merkatuan sartzen laguntzeko”
Nori zuzendua?
- Lana bilatzen ari diren pertsona migratzaileak
- 18 eta 35 urte bitartekoak
Iraupena: 8 ordu
Non: SOS Arrazakeria Oarsoaldea. Maddalek kalea 27, Errenteria (Ubikazioa)
Noiz: Irailak 26 eta 27an
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Izena emateko
Doainik egin dezakezu ondorengo zenbakira whatsapp bitartez idatziz, irailaren 22a baino lehenago: 631562534