Aurreko astean,  Representadas: sobre la importancia de la representación mediática de mujeres migrantes y/o racializadas buruzko solasaldiaz gozatu ahal izan genun.

Anna Fux queer artista bisual eta idazleak, Asaari Bibang aktore komiko, aurkezle, idazle, zutabegile eta aktibista espainiarrak eta Quinndy Akeju komunikatzaile, erizain, ikertzaile eta aktibistak parte hartu dute.

 

Instagrameko zuzenekoan hainbat gogoeta egin ziren hainbat galderari buruz:

  • Zuen ustez, nola dago gaur egun emakume arrazializatuen eta/edo migratzaileen ordezkaritza kulturan eta komunikabideetan?
  • Zuen ustez, erreferenterik ezak eta kultura-ordezkaritzako ereduek eragina izan dute zuen garapen profesionalean?
  • Nola eragiten die ordezkaritzarik ezak arrazializatutako pertsonei eta gutxiengoei, nortasunari eta onarpenari dagokienez?
  • Zuen ustez, nola lagun dezakete emakumeek kulturan eta hedabideetan ordezkaritza askotarikoagoa eta bidezkoagoa lortzen?

Galdera horiek eta beste asko jarri dira mahai gainean, gure gonbidatuek beren lantoki eta lanbideetan izan dituzten bizipen eta esperientzien inguruko hausnarketa eta azalpena egiteko.

Solasaldian, ikusleetako batzuek beren bizipenak eta esperientziak komentatu dituzte, eta emakume migratzaileen edota arrazializatuen irudikapen mediatikoari buruz eta hausnarketarako gai gehiagori buruz hitz egiteko gune horiek sortzearen alde agertu dira.

«Ikus-entzunezkoetan ez ezik, ikasgelan bertan ere ez da inoiz hitz egiten espainiar estatuko pertsona beltzen historiaz»

«80ko hamarkadan Paula Abdul eta Janet Jackson ziren nire erreferenteak. Frustazio handia sortzen zidan ile leuna eramateak, ezin nituelako melena horiek lortu».

«Horma asko hautsi behar dira»

«Ni bezalako inor ez dagoen leku batera iristen naizenean, ahaldunduta sentitzen naiz»

 

Zuzenekoa galdu baduzue edo berriro ikusi nahi baduzue “SOS Arrazakeria Gipuzkoa” gure Instagramean eskuragarri