Maiatzaren 21ean ospatzen den Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunerako, 2020an “11 etxe eta koloreak” proiektua egin zen Errenteriako Udalarekin eta Vedirekin batera. Proiektuaren helburua, ikasturtean landutako gaiak modu artistiko, sortzaile eta kolektiboan errealitatera ekartzea izan zen.
Web plataforma baten bidez, ikasleei prestakuntza-bideoak eskaini zitzaizkien, beren sorkuntzak egiteko. Proiektuak konfinamenduarekin bat egin zuenez, ikasleek etxe barruan zegoen aniztasuna eta bizikidetza islatu beharko zuten argazki eta mikro kontakizun baten bidez. Azkenik, prozesatu eta editatu egiten dira, ikasle guztien parte-hartzearekin argazkigintzako eta narrazioko erakusketa birtuala zein fisikoa sortuz. Erakusketa birtuala Errenteriako Udalaren webgunean dago eta erakusketa fisikoa herriko hainbat tokitan aurkeztu da urtean zehar.