Otsailaren 22tik aurrera Mutrikun ere martxan izango da aholkularitza zerbitzua, SOS Arrazakeria erakundearen eskutik, hileko bigarren ostegunetan 10:00tatik 14:00tara.
Mutrikuko Udalak doako zerbitzu berri bat estreinatu zuen otsailaren 8an, beste herrialde batzuetatik kostaldeko herrira iritsi diren pertsonei atzerritarrei arreta eta aholkularitza eskaintzeko. SOS Arrazakeriaren eta Aholku-Sarearen eskutik antolatuta, zerbitzu berria ostegunetan egongo da martxan, «15 egunean behin», Konde kaleko 18. zenbakiko beheko solairuan dagoen lokalean, eta zerbitzua erabili nahi dutenek hitzordua hartu beharko dute.
Horretarako 943 24 56 27 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidali sos.gipuzkoa@sosracismo.eu helbide elektronikora.
Atzerritarrei arreta emateko zerbitzua 10:00etatik 14:00etara eskainiko da
Zer da Aholku-Sarea?
Aholku-Sarea Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako aholkularitza sarea da eta zera du helburutzat: atzerritartasunaren alorreko aholkularitza juridikoa eskaintzea kalteberetasun egoeran dauden etorkinei eta profesionalei herri administrazioetakoei eta hirugarren sektorekoei, etorkinekin inklusio-prozesuetan anean diharduten heinean.
Hori guztia, xedetzat hartuta atzerritarrei erregularizazioa erraztea, bai eta prebentzio-lana egitea gerora irregulartasun-egoerarik gerta ez dadin, familiako bizitzaren alde eginda betiere.
Sare honek badu lau agente-motaren partaidetza. Hauek dira agenteak, zehazki:
- Migrazio eta Asilo Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Biltzen –Arreta Juridikorako, Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua-.
- Zortzi gizarte-erakunde (Zehar-Euskadi, Gurutze Gorria-Euskadi, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Kosmopolis, SOS-Arrazakeria Gipuzkoa, LAIZ-CCOO, Adiskidetuak eta Bidea Eginez).
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen hiru elkargoak.