Ikasturte berriarekin boluntario bilerak bueltan dira

AMHER elkartean boluntariotza-taldea hilean behin elkartzen gara adin eta jatorri desberdinetako pertsonak, jarduerak proposatu eta antolatzeko. 

Gonbidapena luzatzen dugu jendeak proiektu honetan beren denbora eta laguntzeko gogoa emateko. 

Animatzen al zara? 

Euskara edo gaztelania klaseak emateko, jarduerak antolatzeko, ibilaldiak proposatu eta antolatzeko, lan komunitarioetan parte hartzeko… Nahi duzuna! 

Goizean, arratsaldean, lokalean edo kalean egin ahal izango duzu!  Badakigu asko duzula emateko. 

Zatoz irailaren 25ean, astelehena, arratsaldeko 18:00tan Kulturarteko Plaza Feministan egingo dugun bilerara.