Lehen aldiz, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Kiki House of Anunnakirekin elkarlanean, HARROFEST aurkeztuko du, LGBTIQ+ harrotasuna ospatzeko Donostian egiten den kultur jaialdia, antiarrazakeriako ikuspegi batetik. 

SOS Arrazakeriatik bat egiten dugu ekainaren 28an EHGAMek, TBMk eta Gehituk deitutako manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin. Data horrek 1969ko Stonewalleko istiluak oroitarazten ditu. Bertan, New Yorkeko auzo bateko komunitate anitzek poliziaren indarkeria arrazista, homofobo eta gatazkatsuari aurre egin zioten.

Nabarmentzekoa da eskubideen aldeko borroka hori emakume disidenteetatik sortu zela, hala nola Marsha P. Johnson aktibista afroamerikarretik edo Sylvia Rivera emakume trans latinotik, arauan sartzen ez ziren sexu-langileetatik alegia. Sexu eta Genero Aniztasuna logika kapitalistetan onartuz despolitizatu nahi duen eskubideen erregresioaren egungo testuinguruaren aurrean, gogorarazi behar dugu harrotasuna arrazismoaren aurkakoa, transfeminista eta errebindikatzailea dela eta izan dela beti. Baliteke poliziaren indarkeriak eraldatu izana, baina ez dira inola ere desagertu, eta, beraz, inoiz ez dago soberan gogoratzea Lehen harrotasuna matxinada bat izan zela.

Voguing, proiekzioak, DJak…

 Ekainaren 28ko astearen barruan, Harrofestek Enterezas dokumentalaren proiekzioa aurkeztuko du, Kolonbiako, Hondurasko, Nikaraguako eta Dominikar Errepublikako LBT emakumeen aurkako indarkeriari buruzko proiektua ardatz duen dokumentala. Proiekzioan mahai-inguru bat izango da, Barranquillatik proiektuaren buru diren Caribe Afirmativoko abokatu taldearekin eta Euskal Herriko aktibista transfeministen ordezkaritzarekin.

Enterezasekin batera, Aldartek egindako LESVISIBLES proiektatuko da. Dokumentalak LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskadin nerabezaroa eta gaztaroa bizi izan zuten zazpi emakumeren testigantzen bidez, testuinguru sozial errepresibo eta guztiz lesbofobo batean lesbiana eta feminista gisa sozializatu zirenak.

Kontadores Gazte Zentroak Paris is Burning filma proiektatuko du, ball kulturako dokumentalik ikonikoena, Kiki Hause of Annunakiren eskutik Ballroom kulturari buruzko erakustaldi batekin batera. Uztailaren 1ean egingo den tailer honetan Queens Garazi Lafantasy eta Alicia Kiss dragak, Ditirambo DJ perutarrak eta Oliba eta Antxoa DJ euskaldunak izango dira.

 

SOS Arrazakeriako Genero Taldearentzako, Harrofestek iaz Sexu eta Genero Aniztasunean migrazioari aplikatutako lanarekin hasitako ildoa jarraitzea ahalbidetzen du, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailaren laguntzarekin.