BideGurutzean

Bideak eta mugak zeharkatuz, beste mundu posible batzuk eraikitzeko

Komunitate inklusiboak topaketa sustatzen

BIDEGURUTZEAN EMAÚS Gizarte Fundazioaren Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako proiektu bat da, SOS Arrazakeria Gipuzkoarekin partzuergoan daramana eta komunitate inklusiboak sortzen lagundu nahi duena, emakumeek gidatutako Ekonomia Sozial eta Solidarioko (ESyS) ekimenak garatuz.

Horretarako, EAEko eta Costa Ricako gizarte-eragileak ahalduntzea proposatzen du, emakumeen, migratzaileen, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen eta ingurumen-iraunkortasunaren alde lan egiten dutenak, honako hauen bidez:

  • Herri-hezkuntzaren ikuspegi pedagogikotik gogoeta bateratuan oinarritutako ikaskuntza-prozesu integrala,
  • 5 ekimen sozioekonomiko alternatibo garatzea,
  • Eta eragin politiko eta sozialeko prozesu bat, betebeharren titularrek eskubideak betetzen dituztela bermatzera bideratua.

Prozesu honetan, SOS Gipuzkoak eta EFSk honako hauekin partekatuko dugu bidea: Darkum, Gu Haziak Gara, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako etxeko langileen taldea, Cenderos, Butroi Bizirik Trantsizioan, Cristina Enea, ADSIS, Saretuz, Emaús Inclusión eta gure aliatua den CEP Alforja.

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua

Hezkuntza eta partaidetza prozesua, non parte hartzen duen elkarte bakoitzak besteengandik ikasteko eta irakasteko aukera duen, bakoitzaren jakintza alorretik.

Costa Ricara bidaia

CEP Alforjarejkin elkartu ginen, Cenderoseko lankideak ezagutu genituen, baita hauen ekintzak eta elkarlanean aritzen diren komunitateak. 

Ekimen Sozioekonomikoak

Ezagutu itzazu proiektu honetan parte hartzen duten 5 ekimenak, emakumez osatutako elkarte alternatiboak. 

Sortutako materialak

PLANIFIKATZAILEA

Horrela, ezagutza horrekin guztiarekin, gure eguneroko harremanak hobetzeko aukera ematen diguten zenbait gako identifikatzen ditugu, keinu txikiak eginez. Eta jarraian aurkezten dizuegun egutegi-planifikatzailean jaso ditugu, guztion artean, egunero gurutzatzen garen pertsonen ingurunea eraldatu ahal izan dezagun, abegikorragoa eta inklusiboagoa izan dadin.

SISTEMATIZAZIOA

Honaino iristeko prozesua ezagutzea ere gustatuko litzaiguke, inspirazio iturri izango bazinateke ere. Horregatik, egindako ibilbidea azaltzen duen dokumentu hau deskargatzera animatzen zaituztegu.