JONE URIONAGUENA
SOS Arrazakeria Gipuzkoa

SHEILA PADRONES
Emaús Gizarte Fundazioa

Nolakoak dira bizi garen komunitateak? Gure ekintzen bidez, egunetik egunera inklusiboagoak izan daitezen laguntzen dugu?

BideGurutzean-en asmoa gure komunitateak hobetzen laguntzea da. Eta horretarako gizarteratzea eta ekonomia sozial eta solidarioa sustatzen duten gizarte-erakundeen arteko topaketa sustatzen ari gara. Horregatik, bideak eta mugak zeharkatzearen aldeko apustua egin dugu, beste mundu posible batzuk eraikitzeko helburuarekin.

Mundu hauek eraikitzeko ibilbide amankomun bat jarraituko dugu. Horrela, pertsonak eraldatzeko eraginkorrak izaten ari diren eguneroko alderdiak identifikatuz bideratuko ditugu gure topaketak. Horixe izango da gure lan-ardatza, egiten dugun guztiaren zer funtzionatzen ari den eta zer ez hausnartzeko aukera emango digun ardatza. Eta, ondorioz, ezagutza hori guztia sistematizatzeko aukera izango dugu, gure ekintzak fintzeko, ekintza horiek komunitate inklusiboagoak sortzen lagun dezaten.

Baina ez gara hutsetik abiatuko. Emaus Gizarte Fundazioan Bizi Hezi tresna sortu genuen duela urte batzuk, eraldaketa sozial inklusibo eta ekitatibo batekin konprometitutako talde edo komunitateen inspirazio iturri izan nahi duen ibilbide-orria.

Eta zer hobeto gure topaketak hasteko tresna hau erabiltzea baino? Oinarri horretatik abiatuta, 9 hilabeteko ibilbide bat diseinatu dugu. Bertan gure jakintzak partekatuko ditugu, guk guztiak denak besteengandik ikasteko asmoz. Horretarako, erakunde bakoitzak gainerakoek errepika dezaketenari buruz hausnartuko du, baina baita hobetu nahiko lukeenari buruz ere, guztion artean gure jakintzak berrelikatu eta gure ezagutzak eta ekintza-esparrua zabaldu ahal izateko.

Gure lehen topaketa irailaren 29an izan genuen, elkar ezagutzeko eta aurrerago sakontzeko lehen galderak egiten hasteko. Saio honetan BideGurutzean-en aliatu diren erakunde nagusiek parte hartu zuten: Butroi Bizirik Trantsizioan, Cenderos, Darkum, Gu Haziak Gara, SOS Arrazakeriako Etxeko Langile Taldea, Saretuz eta Cristina Enea Fundazioa; Emaús Gizarte Fundazioa, SOS Arrazakeria Gipuzkoa eta CEP Alforjak lagunduta, Costa Rican dugun lankidea.

Bide honetan, Bizi Hezi izango da gure gida. Oraingoz, hau da gure abiapuntua. Noraino uste duzu iritsi gaitezkela?

Bidegurutzean izeneko gurutzatze hau Emaus Gizarte Fundazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bultzatzen dute, CEP Alforjarekin (Costa Rica) lankidetza estuan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Eta bertan Butroi Bizirik Trantsizioan, Cenderos, Darkum, Gu Haziak Gara, SOS Arrazakeriako Etxeko Langile Taldea, Saretuz eta Cristina Enea Fundazioa bateratzen gara, amesten ditugun komunitate inklusiboetan elkarrekin egoteko.