BideGurutzean
Bideak eta mugak zeharkatuz, beste mundu posible batzuk eraikitzeko
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua
Erakunde horiek guztiek partaidetza komunitarioko ekimenak garatzen dituzte, ekonomia sozial eta solidarioaren balioetatik abiatuta. Eta horrek bizi garen komunitateetako bizikidetza hobetzen laguntzen du. Horrela, bidegurutze honetan guztian zerbait ikasi badugu, parte-hartzerik gabe inklusiorik ez dagoela da. Horregatik, BideGurutzean proiektuan parte hartu duten gizarte-erakundeek egindako praktikak identifikatzea izan da gure ardatz eragilea.
Baina, era berean, jakin badakigu parte-hartzea garatzen den gaitasuna dela. Eta hori egiteko informazioa, bizi-dinamikan inklusioa, autobalorazioa, konfiantza eta komunitate-zentzua behar direla.
Horregatik, uztailean Eibarren, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) emandako gunean, ikasitakoa partekatu nahi izan genuen. Bertan, 18 gizarte-erakundetako 40 pertsona elkartu ginen eta, ikasitakoa kontatzeaz gain, bertaratutakoengandik ere ikasten jarraitu nahi izan genuen.