BideGurutzean, gure komunitateak inklusiboagoak izaten laguntzeko duela bi urte hasitako bidaia, helmugara iritsi da.
Bidaia honetan, hainbat gizarte-erakundek bat egin dugu, eta bidean ezagutu dugu elkar. Horrela, Adsis fundazioa, Butroi Bizirik Trantsizioan, Cenderos, CEP Alforja, Cristina Enea fundazioa, Darkum, Emaús Gizarte Fundazioa, SOS Arrazakeriako Etxeko Langileen Taldea, Gu Haziak Gara, Saretuz eta SOS Arrazakeria Gipuzkoa elkartu ginen.
Erakunde horiek guztiek partaidetza komunitarioko ekimenak garatzen dituzte, ekonomia sozial eta solidarioaren balioetatik abiatuta. Eta horrek bizi garen komunitateetako bizikidetza hobetzen laguntzen du. Horrela, bidegurutze honetan guztian zerbait ikasi badugu, parte-hartzerik gabe inklusiorik ez dagoela da. Horregatik, BideGurutzean proiektuan parte hartu duten gizarte-erakundeek egindako praktikak identifikatzea izan da gure ardatz eragilea.
Baina, era berean, jakin badakigu parte-hartzea garatzen den gaitasuna dela. Eta hori egiteko informazioa, bizi-dinamikan inklusioa, autobalorazioa, konfiantza eta komunitate-zentzua behar direla.
Horregatik, uztailean Eibarren, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) emandako gunean, ikasitakoa partekatu nahi izan genuen. Bertan, 18 gizarte-erakundetako 40 pertsona elkartu ginen eta, ikasitakoa kontatzeaz gain, bertaratutakoengandik ere ikasten jarraitu nahi izan genuen.
Hurrengo podcastean ikastaroaren edukiak sakonago ezagutu ditzakezu.
Eta bideo honetan, ikastaroan hitz egin zuten erakundeei buruz gehiago jakin dezakezu.
Horrela, ezagutza horrekin guztiarekin, gako batzuk identifikatu ditugu, gure eguneroko harremanak keinu txikiekin hobetzeko. Ikasketa horiek jarraian aurkezten dizuegun egutegi-planifikatzailean bildu ditugu, guztion artean egunez egun gurutzatzen garen pertsonen ingurunea eraldatu ahal izan dezagun, abegikorragoa eta inklusiboagoa izan dadin. Gainera, hilabete bakoitza BideGurutzean-en garapenean zehar agertu den gai batean zentratzen da, interes eta eraldaketa-behar komunak partekatzen jarraitzeko. Hemen deskarga dezakezu.
Inspirazio gisa balio badizue ere, hona iritsi arte egindako prozesua ezagutaraztea gustatuko litzaiguke. Horregatik, egindako ibilbidea azaltzen duen dokumentu hau deskargatzera animatzen zaituztegu ere.
Baina bide hauek gurutzatzeko kilometro asko egin ditugu bi urte hauetan. Horregatik, 2023ko abenduan ahal izan genuenak elkartu ginen sortutako aztarna ekologikoa konpentsatzeko zuhaitz landaketa bat egiteko. Ondo pasatzeaz gain, une hau sarea sendotzeko eta etorkizuna ehuntzeko aprobetxatu genuen. Gure bideak berriro gurutzatzeko irrikitan gaudelako!
Bidegurutzean izeneko gurutzatze hau Emaus Gizarte Fundazioak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bultzatzen dute, CEP Alforjarekin (Costa Rica) lankidetza estuan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Eta bertan Butroi Bizirik Trantsizioan, Cenderos, Darkum, Gu Haziak Gara, SOS Arrazakeriako Etxeko Langile Taldea, Adsis, Saretuz eta Cristina Enea Fundazioa bateratzen gara, amesten ditugun komunitate inklusiboetan elkarrekin egoteko.