2024an, Donostia Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak hitzarmen bat sinatu du Gipuzkoako mentoretza sozialeko programak babesteko.

Programa honen helburu nagusia, gure alde ahaleginak batzea da mentoreei eta mentoredunei proiektuak planteatzen dituen baliabideak errazteko. Gazte migratzaileek astero mentoreen laguntza izaten dute hiriko hainbat gune ezagutzeko, hala nola, kultura zonaldeak eta kiroldegiak. Hori dela eta, Gipuzkoa Basketek bat egin du Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin eta bere jarduera programaren zerbitzura eskaini du, programako bikoteek kirol horrekin zerikusia duten jardueretarako sarbidea izan dezaten eta, besteak beste, taldearen instalazioak ezagutzera, entrenamenduren bat ikustera edo partida bat zuzenean bizitzeko aukera izan dezaten.

Horrez gain, garapen pertsonalaren eta gizarteratzearen prozesuan integratzeko eta laguntzeko asmoz, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak gizarte-mentoretzako bi programa gauzatzen ditu.

Batetik, Urretxindorra, haur immigranteei zuzendutako proiektua da, bertan parte hartzen dutenek aholkulari edo mentore baten laguntza jasotzen dute, honen bidez, haurren ongizate pertsonala, emozionala eta soziala sortzen da, eta horrekin batera, trebetasun pertsonalen garapena eta tokiko espazio berrien ezagutza eraikitzen da. Bestetik, Izan Harrera, pertsona heldu migratzaile, errefuxiatu edo asilo eskatzaileei bideratutako proiektua da, urretxindorrak duen intentzio berdinarekin sortu da, hau da, migrante direnak gizartean integratzen laguntzeko.