Asteazken honetan, azaroaren 23an, 17:00etan, Emaus Gizarte Fundazioak, Darkum Elkarteak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak Egiazko Auzoa aurkeztuko dute Teila Fabrikan.
Asteazkena, azaroak 23
17:00 Teila Fabrika (Iruresoro Plaza, 2, 4)
18:00 Plaza Haundi (Luis Martin Santos Plaza)
2022an zehar, Egiazko Auzoak topaketak egin ditu Donostiako Egia auzoan kontsumo arduratsuaren aldeko komunitate inklusiboak sendotzeko, bi ardatz nagusirekin: kultura-aniztasuna eta esku-hartze komunitarioa. Proiektuak auzoak bizi duen errealitate sozial eta kultural anitza balioetsi nahi du, bertan kultura arteko ekimenak aktibatuz, migrazio-prozesuekin batera egoera berriak gertatzen baitira.
Asteazken honetan, proiektuan parte hartu duten erakundeek urtean zehar egindako lanaren berri emango dute, Escape Room joko baten bidez auzoko ingurumen jasangarritasuneko erronkak identifikatzetik bizikletak konpontzen ikasteko hileroko topaketak proposatzeraino.
Bizikelta konpoketa eta DJ Ekirock
Aurkezpenaren ondoren, Plaza Haundin (Luis Martin Santos) Darkumek lehen bizikleta-topaketa koordinatuko du 18: 00etan. Bizikleta konpontzen edo prest jartzen ikasi nahi baduzu, edo pertsona berriak ezagutu nahi badituzu, hurbildu zaitez Egiako Kiroldegiaren aurreko plazara. Gainera, DJ Ekirockek eguzki-energiaz soilik elikatzen den musikarekin girotuko du arratsaldea.