Unibertsitateko ikaslegoarekin elkarlanean aritzea, ezinbestekoa dugu
Aurreko astean Deuston izan ginen moduan, gaur EHUko Donostiako camupusean izan gara, unibertsitateak Gizalderekin batera antolatutako Boluntariotza Azokan parte hartuz.
Bertan izan dira SOSeko kideak eta EHUko ikasleak, Fernanda, Amaia eta Nagore, unibertsitateko ikaslegoaren artean partaidetza sustazen. Guretzako ikasleekin elkarlanean aritzea ezinbestekoa da, batez ere Urretxindorra bezalako proiektuetan.
Erkidego osoari zabaldu den Mentoretza proiektu honetan Goi Heziketa eta Unibertsitateko ikasleek harreman bat eraikitzeko aukera dute 10-14 urte bitarteko ume batekin, jatorria beste herrialde batean duena. Harreman hau kurtso oso batean zehar mantentzen da, astean behin elkartuz aisialdiaz elkarrekin gozatzeko, eta talde tekniko baten jarraipena dauka. Donostian bezala, ZEHAR Errefuxiatuekin-eko lagunek Arabako Boluntariotza Azokan aurkeztu dute gaur ere proiektu bera. Bizkaian aldiz, Ellacuría Fundazioak darama proiektua.
Bizilagunak proiektuaren deialdi berria aurkeztu dugu azokan ere, mahai baten inguruan familia eta pertsona desberdinak elkartzen dituen proiektu ezaguna. Aurten azaroak 20ean ospatuko da Gipuzkoan, eta pertsonak ezagutzeko eta elkarrekin bazkaltzeko gogoa duten partaideak behar ditu proiektuak.
Azkenik ere A!Esan-ek ere unibertsitatean egiten duen lana azaltzeko aukera izan du azokan. Ikasle elkarte honek unibertsitatean arrazakeriaren kontrako mugimendua sustatzen du.