JONE URIONAGUENA
SOS Arrazakeria Gipuzkoa
Moralaren polizia deiturikoak atxiloketa arbitrarioa eta tortura eragiten die emakumeei eta neskatoei, beloa nahitaez erabiltzeari buruzko lege diskriminatzaile eta apalesgarriak ez betetzeagatik.
15.000-16.000 pertsona atxilotu dituzte eta 100 manifestarik heriotza-zigorrari aurre egin beharko diote.
Protesta jendetsuak kaleetan, unibertsitateetan eta emakume askok ilea mozten dute publikoki, borrokarekiko elkartasunaren sinbolo gisa. Jada ez dira protesta isolatuak, herrialdea iraultza bat bizitzen ari da, janzkera-kodeen aurka ez ezik, gizarteko geruza ezberdinetan dauden diskriminazio guztien aurka ere altxatu dena.
Emakumeen aurkako diskriminazioa eta indarkeria ez da Irango erregimenean soilik gertatzen, planetako gizarte eta txoko guztiak zeharkatzen ditu – maila batean edo bestean –. Eta iraultza honetan sinesten dugulako, aurten Gipuzkoako SOS Arrazakeriatik lilatoia korritzera animatzen gara Medicus Mundirekin, honako lelopean: Emakumea, bizitza, askatasuna, herri kurduko emakume borrokalarien leloa eta, aldi berean, Aminiren hilketaren ondoren Iranen izandako iraultzaren ikurra.