Gazteak eta adingabeak

AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA PSIKOSOZIALA ESKUSIO SOZIALA IZATEKO ARRISKUAN DAUDEN GAZTE MIGRATZAILEEI

Banakako esku-hartze sozioedukatiboko tresna bat da, familia- eta heldu-erreferenterik gabeko gazte migratzaileek eta gure lurraldean sare propioek pairatzen dituzten egoera zaurgarriei erantzuteko, haurren zerbitzuen tutoretzapean baitaude gehienak. Administrazio eta erakundeei orientazioa bizi-proiektuan orientazioa ematea da helburua, prozesuan esku hartzen duten eragile guztiekin sarean lan eginez. Baita beren eskubideak eta gizarteratzea erabat betetzen direla bermatzea, pertsona eta haren behar bereziak erdigunean jarriz eta haien denborak errespetatuz. Harreman pertsonal eta lagungarriari esker, konfiantzazko lotura bat sortzen da, autoestimua indartzen duena eta bazterkeriaren eta bakardadearen sentsazioa minimizatzen duena, haren narriadura emozionala saihesten saiatuz. Laguntza horrek aukera ematen digu beren egoera soziojuridikoaren diagnostikoa egiteko, eskubideak argi eta garbi urratzen dituzten praktika eta egoeren berri emateko dagokien erakundeei, jardunbide egokiak bermatzeko eta gizarteratzeko prozesuetan laguntza-tresnak garatzeko. Donostiako Udalaren laguntzarekin.

GAZTE MIGRATZAILEAK INTEGRATZEKO JARDUERA LUDIKOAK ETA KULTURALAK

Aisialdiko uneek dakarkiguten esparru informala gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazte migratzaileak eta gazte autoktonoak elkarrekin egoteko egoerarik onena da; topaketa horiekin lehenengoen gizarteratzea eta bigarrenen errealitate kultural eta sozialekiko sentsibilizazioa errazten da. Jarduerak gazte migratzaileen bizi-kalitatea hobetzeko asmoz egin dira, normalean eskuragarri ez dituzten kultura-jarduerak erraztuz. Jarduera horiek kulturaren eta gure geografiaren ezagutzaren esparruan egin dira. Espazioak partekatzea, elkar ezagutzea eta balioestea funtsezkoa da integrazio- eta sozializazio-prozesuan. Kulturen arteko topaketa horiek elkarrekiko errespetua eta bizikidetza sustatzen dituzte. Donostiako Udalaren laguntzarekin.