Joan den asteazkenean, urtarrilaren 17an, Gizarte Mentoriaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Gizarte Mentoriako Koordinakundeak mentoria sozialari, inklusioari eta eskubide sozialei buruzko jardunaldia antolatu zuen CaixaForum-en, Madriden. Jardunaldiak, “Gizarte Mentoretza: Gizarte eraldaketarako tresna”,  estatuko komunitateko hainbat ordezkariak bildu ziren bertan:

mentorea eta mentoratuak diren pertsonak, erakunde sozial, akademiko eta administrazio publikoko ordezkariak.

Topaketan parte hartu zutenetako bat gure lankide Karlos Ordoñez, izan zen, Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren mentoria-proiektuen arduraduna eta Gizarte Mentoriako Koordinakundeko presidentea.

Hurrengo prentsa-oharrean, Jardunaldiaren funtsezko ideiak jasotzen dira. Youtuben ere ikus dezakezu nola izan zen jardunaldi hori.

 

ZER DA GIZARTE-MENTORETZA?

Gizarte Mentoriako Koordinakundea, Espainiako gizarte-mentoriako erreferentziazko erakundea, kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboei zuzendutako mentoria-proiektuak garatzen dituzten erakundeen sarea da. Koordinakundeak gizarte-ekintzaren esparruan kalitatezko mentoretza sustatzeko eta desberdintasunak murrizteko lan egiten du.

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak mentoria sozialeko hainbat proiektu ditu, Urretxindorra eta Izan Harrera.

Bi proiektu hauei buruzko informazio gehiago gure webgunean: https://sosracismogipuzkoa.org/language/eu/mentoretza-eta-kompainamendua/