QUESTIONING MIGRATION PROIEKTUAREN LEHENENGO NAZIOARTEKO BILERA

Azaroan ospatu da Bordelen Europako Questioning Migration proiektuaren nazioarteko lehen bilera, azaroaren 15etik 19ra bitartean. Proiektu honen helburua da eragin soziala sortuko duten 5 kit pedagogiko egitea, bizi-ibilbide desberdinak dituzten pertsonen arteko topaguneak sortuko dituztenak, eta migrazio-prozesuetako eragileen arteko lankidetzarako egiturazko esparru bat esperimentatzea.

Kit horiek ondorengo edukiak izango dituzte: 4 azalpen-bideo, liburuxka bat eta tailer pedagogiko bat zehaztuko da. Kitetako gaiak honako hauek izango dira:
– Europako migrazio-politika
– Schengen area
– Asilo europarra eta migrazio-politikak
– Demografia eta migrazioa Europan

 

Proiektu hau Union des associations e-graine erakundeak koordinatzen du, eta bertan parte hartzen dute erakundeek

E-graine Nouvelle Aquitaine Frantzian
Hellenic Youth Participaicón Grezian
Coconut Luxembourg Luxenburgon
Babele Onlus Italian
SOS Arrazakeria Gipuzkoa